WorldTourreko euskal maillotak

Urte berria hasi den honetan txirrindulariek 2018an jantziko dituzten maillotak erakusteari ekin diote. Alde batetik taldeek jantzi berriak ateratzen dituztelako denboraldi berriari begira, baina batez ere txirrindulariak taldez aldatzen direla ezagutzera emateko. Post honetan horietako batzuk ekarri nahi nituen. Beharbada momentu hauetan mediatikoena Mikel Landarena izango da berarekin hasiko naiz. Dakizuen moduan SKY taldea utzi […]

Zergatik ez da Haimar Zubeldia aurtengo Tourrean izango?

Hori da neure buruari behin eta berriz egiten diodan galdera atzo berria jakin nuenetik. “Zerbait gertatuta da taldean, hau ez da normala” pentsatu nuen, eta hori jarraitzen dut pentsatzen. Askok pentsatuko duzue Haimarrek 40 urte dituelako eta bere bizitza profesionalaren amaieran delako izango dela. Izan liteke, baina askotan esan dugun moduan, Haimar zerbait izan bada […]

Itzulia-Bira: emakumezko eta gizonezkoen eliteko lehen lasterketa mistoa [inozentada]

2016a badoa eta 2017a hasterako berri azpimarragarri bat eman beharrean gara. Izan ere, askoren ezustekorako, baita UCI berarentzat ere -ez du aipamenik egin oraindik ekimen honetaz, baina zerbait esango duela espero da-, elite mailako lehen lasterketa mistoa jokatuko da gure lurretan, Euskal Herrian. Aurten egutegiari dagokionez inoiz baino gertuago izan dira Itzulia eta Bira. Biak lasterketak […]

#149 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 14. etapa

Ohi baino beranduago izan bada ere, hemen duzue 2016ko Vueltaren 14. etaparen kronika Egoitzen (@elizaso) eskutik. Bertan Gesinken (TLJ) etapa garaipena, Oricaren estrategia, Quintana (MOV) eta Froomen (SKY) arteko lehia eta batez ere gaur euskaldunek izan duten protagonismoa aipatzen ditu, David Lopez (SKY), Omar Fraile (DDD) eta Haimar Zubeldiak (TFS) izan dutena.

#127 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 15. etapa

Egoitzek (@elizaso) gaurko etapa menditsuan zer gertatu den laburbiltzen du mini podcast honetan. Espero bezala ihesaldi jendetsu bat osatu dela kontatzen digu hiru euskaldun bertan izan direlarik: Haimar Zubeldia (TFS), Romain Sicard (DEN) eta Ion Izagirre (MOV). Azkenean ihesaldiko Pantano (IAM) izan da etapa garaipena lortu duena. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez.

Caja Rural, heldutasunaren bila

Urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourra amaitu eta 7 egun pasa ez direnean Donostiako Klasikoa datorkigu gure lurretara. Azken 3-4 urtetan frantziar lasterketaren ondorenean izatea otu zitzaion antolakuntzari eta benetan ideia ona izan dela ezin ukatu. Era honetan, punta-puntako txirrindulariak Tourreko sasoi puntua aprobetxatuz gerturatzen baitira Donostiara. Era honetan, Frantzian distira berezia izan duten Valverde […]

Ypres, infernutik infernura

1914. urtean Flandeseko Ypres hiria Europako gunerik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Lehen Mundu Gerraren hastapenak ziren haietan, Alemaniak Belgika neutrala okupatu zuen, bertatik Frantzian sartu eta berebiziko kolpea jo asmoz, euren Schlieffen Planak aurreikusten zuenaren arabera. Alemaniarren iragarpenak ez ziren bete ordea, gerrak uste zena baino askoz luzeago jo zuen, eta Ypres-eko biztanleek gudaren lazgarritasuna euren […]

#93 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Txirrindularien azterketa

Post honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Andoni Aranzabalek (@seiibol) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Frantziako Tourrareko txirrindulariei eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: – Kinielaren egitura berria. Zer iruditu zaizue? – Hautagai nagusiak eta hautagaiak. Garbi al dago zein multzotan den irabazlea? – Azkarretan azkarrena […]

Horner eta Samu arnasestuka

Atzo jakin genuen Samuel Sanchezek – azkenean – aurtengo denboraldirako taldea aurkitu duela. Aurreko astean, berriz, Horner izan zen etorkizun hurbilari bide orria egin ziona. #postEuskaltel garai honetan Samuk berak ere ez zuen usteko horrenbeste lan izango zuenik talde bat aurkitzeko. Pekinen urrea lortu izanak, Tourreko podiumean sartu izanak – Contadorren garaipena baliogabetu ondoren -, […]

Herri xehea, jauntxoen gainetik

Froome, Nibali, Rui Costa edota Hornerren baimenarekin, joan den denboraldian, askoren ustez, Kolonbiako kakalardoen itzulera izan zen aipagarriena: Uran, Henao, Quintana eta Betancur nabarmendu ziren. Bada aurten, urteko lehen lasterketetako batean, Argentinako San Luiseko Tourrean, beste kolonbiar bat dabil bolo-bolo: Julian Arredondo -ondoko argazkian, Quintanari bostekoa ematen-. Ez da gutxiagorako, maldan gora bi etapa irabazi […]