#307 Tropela.eus podcastak: 2019ko Strade Bianche

Urteko estraineko podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean denboraldiko eta Tropelan estrainekoz izango den Strade Bianche, emakumezko eta gizonezkoen, klasikoen analisia egiten. Emakume eta gizonezkoen lasterketak berdintasunez tratatzeko aldarria egiteaz gain, kinielei errepasoa egiten diete. Ahaztu gabe webgune berria duela Tropelak martxan, nahiz eta oraindik guztiz […]

#269 Tropela.eus podcastak: 2018ko La Course eta 2018ko Frantziako Tourreko 10. etapa

Podcast honetan 2018ko La Coursek eta 2018ko Frantziako Tourreko 10. etapak eman duenaren laburpena egiten du Egoitz Lizaso (@elizaso). La Coursen ikuskizuna izan dela azpimarratu digu, Van Vleuten garaile izan delarik. Euskaldunak ere bikain, batez ere Ane Santesteban 9. sailkatu baita. Tourrea, aldiz, Alpeetako lehen etapa eta Quick-Stepeko Alaphilippe (QST) izan da ihesaldiari esker etapa […]

#268 Tropela.eus podcastak: 2018ko La Course

Podcast honetan emakumezkoen txirrindularitzaz orokorrean, eta zehazki 2018ko La Course lasterketaz aritzen dira Mireia Epelde (txirrindulari ohia, @MireiaEpelde), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Kiniela errepasatzen dute argibideak emanez eta ez dute ahaztu nahi izan Giro Rosak eman duena, azpimarratuz Eider Merino (MOV) eta Ane Santestebanen (ALE) mailak.

Eider Merino: “Nire burua munduko onenekin parez pare ikustea ikaragarria izan zen” (elkarrizketa)

Ikusgarritasuna merezi du emakumeen txirrindularitzak. Ez da aldarrikapen bat, errealitatea baizik. Tropela webguneak emakumeen egutegiko hainbat proba sartzea erabaki zuen, eta urtetik urtera gehiago dira. Horri esker, geroz eta ezagunagoak zaizkigu hemengo zein kanpoko txirrindulariak. Joane Somarribak eta Leire Olaberriak ikusgarritasuna eman zioten, eta gaur egun, badira beste hainbat aipamena baino gehiago merezi dutenak. Ane […]

Guarnier eta Henao, Gabiria Koparen bila

Apurka-apurka, 2016ko Gabiria Kopa hasi da puntuak banatzen, eta sailkapenetako bat ia erabakita geratu da: emakumezkoena, hain zuzen ere. Aurten, Durango-Durango klasikoa eta Emakumeen Bira denboraldiaren hasieran jokatu dira, eta lasterketa horietan banatzen dira puntu gehienak gure Koparako. Beraz, nahiz eta oraindik emakumeek lasterketa dezente dituzten aurretik, ziurtzat jo dezakegu Megan Guarnier estatubatuarrak irabazi duela […]

Puy-ko aldapan entseatu zuen

Gaur ospatzen zen Ardenetako Hirukoaren barruan bigarren proba. Alejandro Velverdek (Movistar) irabazi du 2014ko Fleche Wallone. Murtziarraren zortzigarren garaipena izan da. Gaurkoa txirrindularitzan dagoen kilometroko aldaparik ospetsuena da: Huy-koa (1300 metro % 9ko batez bestekoarekin eta %26ko pikoekin). Oso urrutira joan gabe bai denboran baita geografian aurkitu dezakegu antzeko aldapa bat: Lizarran. Apirila hasieran Euskal Herriko […]

Giro Rosa 2013: Mara Abbott-en itzulera

Mara Abbott (AEB, Boulder / Colorado, 1985) izan du garaile aurtengo Giro Rosa-k. Nagusitasunez gainera. Bere igotzaile dohaiak baliatuz, Monte Beigua eta San Domenico-n bukatzen ziren 2 etaparik gogorrenak hurrenez hurren irabazi ditu, denbora tarte erosoak lortuz. Bi igoera hoietan oinarritu du Abbott-ek bere garaipena. Ondoren, eta aurretik ere bai, AEBko selekzioak gogoz lagundu dio […]

Santesteban eta belaunaldi berria

“Eta Somarriba eta Iturriagaren ondoren zer?” galdetzen genion zaletuok elkarri Eneritz bere ibilbidearen ilunabarrean zenean. Bagenuen halako kezka bat. Erreferentziazko emakumerik gabe, izango al zuen jarraipenik harrobiak? Gaur da eguna, galdera hori erantzuna izan dena. Kezkak, itxaropenari tokia utzi diona, Bembimbre-n, Espainiako Txapelketan, maila ederra erakutsi duen belaunaldi berri bati esker. Egia da lehen ere […]

Bira 2013 : Emma-ren ordua

Azkenean bai! Bereganatu du Emma Johansson suediarrak bere kalitatearen mailako garaipen haundi bat. Lortu du Marianne Vos ahaltsuaren uztarritik askatzea. Bira hontan, profesional bezela lehen pedalkadak eman zituen errepideetan, berak eraman du aginte makila. “Justizia”, “merezimendua” izan dira Biraren ostekoetan Emma-ri gehien zuzendutako hitzak. Eta ez alferrik, Vos-en tiraniapean bizitzen ikasi behar izan duen izar […]

“Emakumeen lasterketak Tropela.net-en egoteak gurekiko interesa pizten du zalearengan”

Ane Santesteban (Bizkaia Durango) eta Dorleta Eskamendi (Bizkaia Durango) txirrindulari gipuzkoarrek Flèche-Wallonne lasterketan parte hartu zuten aurreko astean. Ane Santesteban 22. postuan sailkatu zen. Hontaz eta hartaz mintzatu da Raul Perez Santestebanekin (1990/12/12). 22. postua Flèche Wallonne klasikoan. Ez da lorpen makala, ezta? Aurreko asteetan jubenilekin aritu nintzen –jubenil mailako mutilekin lehiatu ohi da Ane- […]