Giro Rosa 2013: Tour-aren itzalean

Horrela izan da azken urteetan, eta berdin jarraituko du aurten ere. Txirrindularitza zaletuon begi guztiak Frantziara begira daudenean, Italian emakumezkoek beraien Itzuli Haundia, egutegian daukaten bakarra, lehiatuko dute. Ez dira, itxura baten, arreta lortzeko datarik egokienak eta beste gauza askoren artean, egutegiaren inguruan ere egin beharko litzateke gogoeta emakumezkoen txirrindularitzan. Dena den, ez degu ahaztu […]

Santesteban eta belaunaldi berria

“Eta Somarriba eta Iturriagaren ondoren zer?” galdetzen genion zaletuok elkarri Eneritz bere ibilbidearen ilunabarrean zenean. Bagenuen halako kezka bat. Erreferentziazko emakumerik gabe, izango al zuen jarraipenik harrobiak? Gaur da eguna, galdera hori erantzuna izan dena. Kezkak, itxaropenari tokia utzi diona, Bembimbre-n, Espainiako Txapelketan, maila ederra erakutsi duen belaunaldi berri bati esker. Egia da lehen ere […]

“Emakumeen lasterketak Tropela.net-en egoteak gurekiko interesa pizten du zalearengan”

Ane Santesteban (Bizkaia Durango) eta Dorleta Eskamendi (Bizkaia Durango) txirrindulari gipuzkoarrek Flèche-Wallonne lasterketan parte hartu zuten aurreko astean. Ane Santesteban 22. postuan sailkatu zen. Hontaz eta hartaz mintzatu da Raul Perez Santestebanekin (1990/12/12). 22. postua Flèche Wallonne klasikoan. Ez da lorpen makala, ezta? Aurreko asteetan jubenilekin aritu nintzen –jubenil mailako mutilekin lehiatu ohi da Ane- […]

Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak

Lehen aldia izan da Tropelak Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketa sartzen duena. Horrek gaurkoan, Tropelan ohi ez bezala, egun berean bi emaitza izatea zekartzan. Noski, denok zain zain izan gara. Asko izango zineten ez zenekitenak emakumezkoek gizonezkoek baino ordu t’erdi lehenago amaitzen zutela lasterketa. Ikusi ere ikusiko genuke lasterketa zuzenean, baina zoritxarrez emakumezkoen lasterketak, […]