Aurre analisia: 10.etapa: Tarbes/La Pierre-Saint-Martin (167km)

etapa 10Lehen asteko etapa bihurri eta urduriak alde batean utzita, Pirinioetan sartzen da Tourra. Duda gabe, beste Tour ezberdin baten hasieran gaude. Hemendik eta Parisa bitartean etapa menditsuak bata bestearen atzean etorriko dira, eta nahiz eta etapa lasaixeagoak ere izango dituzten, etapa guztiek izango dute bere mamia. Sailkapen nagusiko oilarren txanda da, orain beraiena da hitza.

Pirinioetako hirukotearen lehen etapa hau, goi mendateekin lehen kontaktua izango da, eta horrek beti dakar urduritasun puntu bat. Hala ere, etapa erosoa izango dute Col de Soudet biartean, ibilbide laua lagun izango dutelarik. Azken mendatea, 15,3 km 7,4%-ko maila bereziko (Hors Category) mendatea da, eta beraz, goi mailako txirrindularitza espero da, Tour hau irabazi nahi duten txirrindularien arteko lehen mokokadak ikusiko ditugularik. Continue reading “Aurre analisia: 10.etapa: Tarbes/La Pierre-Saint-Martin (167km)”

Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak

Vos helmugan
Lehen aldia izan da Tropelak Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketa sartzen duena. Horrek gaurkoan, Tropelan ohi ez bezala, egun berean bi emaitza izatea zekartzan. Noski, denok zain zain izan gara. Asko izango zineten ez zenekitenak emakumezkoek gizonezkoek baino ordu t’erdi lehenago amaitzen zutela lasterketa. Ikusi ere ikusiko genuke lasterketa zuzenean, baina zoritxarrez emakumezkoen lasterketak, iazko Londreseko Olinpiar jokoak salbu, zail da telebistan aurkitzea. Continue reading “Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak”

#71 Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2012. Bigarren asteari errepasoa

Espianiako Vueltako lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

– Lasterketaren lehia biren artera mugatu da: J.Rodriguez eta Contador. Valverde eta Froome lehiatik kanpo geratu dira.
– Etapa garaipenak garesti daudela aipatzen dute eta sailkapen nagusiko kideak direla protagonista.
Caja Ruralek Piedrarekin lortutako garaipena aipatzen dute.
– Ibilbidea ikusgarria ala gehiegizkoa den zalantzan jartzen dute.
– Maillot berdearen lehian Degenkolb datorren astean eskura izan ditzakeen 3 etapa irabazten saiatuko direla diote.
– Euskaldunen artean Igor Anton, Beñat Intxausti, Gorka Verdugo eta Amets Txurruka aipatzen dituzte.

Ikuskizunaren mesedetan

Purito podiumean

Lortu dute nahi zutena. 11 egun pasa dira Espainiako Itzulian eta lehen lau sailkatuak 58 segunduren tartean daude (lehen hirurak 15 segundutan). Ah! Eta horietatik 3 espainiarrak, tartean aurtengoan dopin zigorretatik bueltan diren Contador eta Valverde ultramaitatuak. Pentsa, Rodriguez lider irten da itzuliko banakako erlojupeko bakarretik! Espektakulua!

Gaurkoari so, Pontevedra inguruan izan da etapa, eta egia esan, aurten Samuel Sanchezek Oñatin irabazi zuenaren antza handia hartu diot. Aldapa gogorra eta jaitsiera teknikoa. Erlojupeko klasikoa ez behintzat inondik inora. Valverdek eta Rodriguezek Castroviejo, Meyer edo Talansky bezelako espezialistek baina denbora hobea egin dutela esanda… Viva!

Continue reading “Ikuskizunaren mesedetan”