#485 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 17. etapa

Dan Martinek (ISN) etapa garaipen handia Giroko 17. etapan

Atseden egunaren ondorengo etapan, Dan Martinek (ISN) arantza kendu eta etapa garaipen handia lortu du eguneko ihesaldian sartuta. Azken igoera bikaina eginda, ondo eutsi dio hautagai nagusien tropelari eta bertan izandako erasoei. Gainara garaipen honekin hiru itzuli handietan etapa bana ditu palmaresean. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira eta, Bernalek (IGD) lidergoari eusten badio ere, ahultasuna erakutsi zuen. Aurrera jauzi egitea lortu zuena Yates (BEX) izan da etapan hirugarren sailkatuta podiumeko postuetan sartu baita. Txanponaren beste aldea Evenepoelek (DQT) erakutsi du; erorikoa izan, eta etapa bukatu bazuen ere, ez da gaur irteeran izango.

Atzoko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#474 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 6. etapa

Mäderrek (TBV) lortu du Giroko 6. etapan garaipena

Beste etapa menditsu bat izan da aurtengo Italiako Giroko 6. etapa. Ihesaldiak bidea egitea lortu eta Mäderrek (TBV), Mikel Landaren taldekideak, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean Bernal (IGD), Dan Martin (ISN) eta Evenepoel (DQT) azaldu dira indartsuen.

Lider aldaketa izan da izan ere De Marchik (ISN) tropel nagusiarekiko atzeratuta zen jada kilometro askoren faltan eta orain maillot arrosa Valter (GFC) gazteari egokitu zaio 4. etapako ihesaldian lortutako errentari esker.

Hau eta 7. etapak eman dezakeenaren inguruan, Iban Perezek (@piban) podcast berri hau prestatu digu.

Podcastera harpidetu

#440 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 3. etapa

Dan Martin (ISN) indartsu azaldu da Roglicen (TJV) aurrean etapa garaipena lortuz

2020ko Espainiako Vueltako 3. etapa Dan Martinek (ISN) eskuratu du. Irlandarra lesiotik errekuperatuta, sendo ikusten da Vuelta hasiera honetan. Berau Carapaz (IGD) eta Roglic (TJV) liderrarekin batera, momentu honetan Vuelta honetako protagonistak izaten ari dira.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#312 Tropela.eus | errepasoa: 2019ko Euskal Herriko Itzulia eta Paris-Roubaix

Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast berri honetan oraingoan atzera begiratu eta gertatutakoa errepasatzeko. Izan ere Euskal Herriko Itzulia Ion Izagirrek (AST) irabazi zuela (eta nola gainera!) ekarri nahi zuten eta baita Paris-Roubaixeko klasikoan gertatutako gauzarik aipagarrienak ere. Ez dizue kinielak egiten lagunduko podcast honek, baina bai patxadaz bi lasterketa hauek errepasatzek.

#267 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 8. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 8. etaparen laburpena egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. Esprintean amaitu den etapan Groenewegen (TLJ) izan dela berriro ere garailea kontatzen digu. Baita nola Greipel (LTS) eta Gaviria (QST) zigortuak izan ziren. Gainontzean sailkapen nagusiko txirrindulari kaltetua Dan Martin (UAD). Lider, berriz, Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du.