Tropelan taldekako erlojupekoek ere eragina dute (bideoa)

Orica Green Edge erlojuaren kontrako saioa burutzenGauza jakina da Tropelan erlojuaren kontrako etapak ez direla puntuagarriak, baina atzo garbi ikusi da zenbaterainoko eragina izan dezakeen.

Espero bezala, Orica Green Edgek irabazi du etapa. Bigarrenak ziren gaur arratsaldean irteten, euria hasi aurretik nahiz eta saioa amaitu aurretik euria hasi zaien. Bazirudien euriak gainontzekoei kalte egin behar zirela, baina bukaeran atertu eta Omegak, adibidez, denbora ona egiteko aukera izan dute zenbait taldek. Tuft (OGE, %0,2) izan da talde australiarrean lehena helmugaratzen eta berak jantzi du maglia arrosa. Baina hau baino gehiago eman du etapak.

D.Martin eta Koldo Fdez de Larrearen erorikoa

Garmin taldeak eroriko ikusgarria izan du eta ondorioak ere maila berekoak izan dira. D.Martin (GRS, %54) bera izan da eroriko larria eragin duena eta bera kaltetuena. Lepauztaia hautsi du erorikoan eta lasterketa utzi beharrean izan da irlandarra. Giroa lehiatzeko ametsak lehen 10 kilometroetan egin dio alde. Pena, indarrez baitzetorren Martin lasterketa lehiatzera.

Hau izan da Tropelan gaurko etapak izan duen eraginik handiena. Hautagaien multzoan aurkitzen da Martin eta %54ak zuen aukeratua.

Koldok Fernandez de Larrea (GRS) ere lasterketari agur esan behar izan dio helmugara kontrolez kanpo iritsi baizen, 10:11ra. Honek era lepauztaia hautsi zuen erorketan. Honenbestez 5 euskaldun bakarrik geratzen dira lehian aurtengo Giroan: Igor Anton (MOV), Gorka Izagirre (MOV), Jonathan Castroviejo (MOV), Mikel Landa (AST) eta Romain Sicard (EUC).

Faboritoen artean Uran, Evans, Majka-Roche eta Quintana indartuenak

Katushak erlojuaren kontrako saio kaxkarra egin du J.Rodriguezen (KAT) kaltetan. Aldiz, Uranek (OPQ) lortu du denborarik onena faboritoen artean. Hona hemen faboritoen arteko tarteak:

– Uran (OPQ)
– Evans-S.Sanchez (BMC) +5
– Majka-Roche (TCS) +18
– Scarponi (AST) +33
– Basso (CAN) +48
Quintana (MOV) +50
– Pozzovivo (ALM) +53
– Niemiec (LAM) +1:15
J.Rodriguez-D.Moreno (KAT) +1:28
– Hesjedal (GRS) +3:21

Uranekin (%72,3) batera Evans (%68,5) eta Samu (%9,2) dira atzoko erlojuaren kontrako saioari errenta atera ziotenak, nahiz eta Bookwalter (BMC, %0,2) erori erlojuaren kontrako saioa prestatzen ari zela. Errenta beharbada ez, baina txukun Majka (%45,3) eta Rocheren (%9,2) Tinkoff taldea eta baita Scarponiren (%23) Astana.

Tropelekoa faborito nagusien arteko lehian, aldiz, Quintanak (%73,6) 38 segundoko tartea egin dio J.Rodriguezi (%26,3) dagoeneko. Kataluniarrak helmugan izorratuta zegoela egindako lan kaxkarragatik adierazi zuen. Egia da hasi behintzat gaizki hasi dela J.Rodriguez, baina hiru astetan edozer gauza gerta daiteke.

Gaur jokatuko da Tropelan puntuak emango dituen lehen etapa, esprintean amaitzea espero dena. Etapako puntuez gain sailkapen nagusiko lehen 6 txirrindulariei puntuak emango zaizkie eta noski, horretan atzoko etapak eragina izango du. Eta bukaeran ikusiko dugu zer eragin izango duen atzoko erlojuaren kontrako saioak sailkapen nagusian.

Argazkia: Orica Green Edge

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.