Marrazki bizidunetako txirrindulariari, agur

Tourrerako kiniela egin duzuen askok Voeckler aukeratuko zenuten, ziur. Bada, ziurrenik, Tourra izango da Direct Energie taldeko txirrindulari borrokalariaren azken lasterketa. Joan den urtean iragarri zuen Tourra eta gero erretiroa hartuko zuela. Eta haren falta sumatuko dugu, ez izan dudarik. Egiari zor, ez du beste munduko garaipen zerrendarik. Hala, ez du klasiko handirik irabazi, ezta […]

Irabazteko baimena

James Bonden azken pelikula zinema aretoetan dagoela aprobetxatuta, zuen baimenarekin, Sky taldea eta MI6 zerbitzu sekretu britainiarra parekatuko ditut ondorengo lerrootan. Bond jaunaren pelikuletan, maiz, zerbitzu sekretuari men egin nahi ez diona izaten da gaiztoa, zitala. Bada, Sky taldean ere diziplina arazotxo bat edo beste izan dute Brailsfordek eta gainerako zuzendariek. Esate baterako, Sir Wigginsek […]

Dingo australiarraren azken ulua!

Txikitan elbarri geratzeko zorian egon arren, bere lehen pedal kolpeak Australian eman zituen txirrindulari honek, hain zuzen, kotxe zahar baten piezak erabiliz bere aitak eta osabak eginiko bizikleta batean. Ordutik txirrindularitza maitatzen hasi zen, mendi bizikletan bere lehen pausuak eginez. Ez zitzaion batere gaizki joan ibilbide hura, munduko 2 txapelketa eskuratu baitzituen, ez da txantxa. Ordutik […]

Orainaren argilunak…(Giroaren biharamunean, I)

Triesteko podiumean Nairo Quintana gorenean zela amaitu zen igandean Italiako Giroa. Urteko aurreneko handia, hiru asteko lehen proba, nahiz eta bete-beteko lehiari dagokionez, lasterketa bera dexentez murritzagoa izan den. Val Martello eta Monte Grappako etapak salbu, gazitik gozotik baino gehiago izan du Corsa Rosak.

Evansek, hordagoa handira

Idatz nezakeen Julen Gabiriaren abenturaz, baina ez dut egingo, Berria egunkarian artikulu gozagarria plazaratu berri dutelako eta nik ezingo nukeelako hobetu. Analisi sakon bat ere banuen buruan, baina Hibaik Tropela.net blog honetan bertan Kittel eta bere taldeari buruz egindakoa azterketa xehe eta zabalari itzal egiteko, nahikoa lan (irakurri duzu?). Hortaz, Evansi gorazarre egiteko aprobetxatuko dut. […]

Tropelan taldekako erlojupekoek ere eragina dute (bideoa)

Gauza jakina da Tropelan erlojuaren kontrako etapak ez direla puntuagarriak, baina atzo garbi ikusi da zenbaterainoko eragina izan dezakeen. Espero bezala, Orica Green Edgek irabazi du etapa. Bigarrenak ziren gaur arratsaldean irteten, euria hasi aurretik nahiz eta saioa amaitu aurretik euria hasi zaien. Bazirudien euriak gainontzekoei kalte egin behar zirela, baina bukaeran atertu eta Omegak, […]

Italiar belaunaldi berria: zer espero dezakegu?

Ostiral egun batez eta Belfastetik. Hasiera xelebrea, edo zergatik ez, interesgarria, izango du Italiako Giroak. Baina datu horren gainetik, partaidetza bera da agian lasterketaren bereizgarria aurtengo ekitaldian. Zaletu, aditu eta apustulari guztien ahotan Nairo Quintana eta Joaquim Rodriguezen izenak azaltzen dira ia soilik. Bigarren maila batean, baina distantzia dezentera, iazko podiumean izan ziren Rigoberto Urán […]

Horner eta Samu arnasestuka

Atzo jakin genuen Samuel Sanchezek – azkenean – aurtengo denboraldirako taldea aurkitu duela. Aurreko astean, berriz, Horner izan zen etorkizun hurbilari bide orria egin ziona. #postEuskaltel garai honetan Samuk berak ere ez zuen usteko horrenbeste lan izango zuenik talde bat aurkitzeko. Pekinen urrea lortu izanak, Tourreko podiumean sartu izanak – Contadorren garaipena baliogabetu ondoren -, […]

Berriro ere martxan da nazioarteko tropela

Denboraldia gero eta lehenago hastea ohitura bihurtzen ari den honetan, urtarrilaren 3. astea hasi ez eta jada martxan ditugu taldeak. Duela urte batzuk talde apalen lasterketak zirenak gero eta partaidetza sendoagoa bereganatzen doaz, baita zaleen arreta handiagoa ere, txirrindularitza denboraldi berri baten goseak bultzatuta lehen mokaduaren bila dabiltzanak. Munduko txirrindulari garrantzitsuenetariko askok denboraldi hasierako lasterketa […]