#307 Tropela.eus podcastak: 2019ko Strade Bianche

Urteko estraineko podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean denboraldiko eta Tropelan estrainekoz izango den Strade Bianche, emakumezko eta gizonezkoen, klasikoen analisia egiten. Emakume eta gizonezkoen lasterketak berdintasunez tratatzeko aldarria egiteaz gain, kinielei errepasoa egiten diete. Ahaztu gabe webgune berria duela Tropelak martxan, nahiz eta oraindik guztiz […]

17 euskaldun izango ditugu aurtengo Vueltan

17 izango dira aurtengo Vueltan izango diren euskal herritarrak. Nabarmen egin du gora partaidetzak batez ere Euskadi-Murias taldea talde gonbidatuen artean aurkitzen delako. Bera izango da euskaldun gehien dituena, sei hain zuzen ere: Jon Aberasturi, Aritz Bagues, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria eta Oscar Rodriguez. Hauen asmoa ihesaldietan eta lasterketan presentzia nabarmentzea izango da, […]

#243 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 7. etapa

Gaurko Giroko etapa hau trantsizioko etapa izanik gizon azkarrentzako Italiako lurretan garaipena lortzeko aukera zuten. Ihesaldian Markel Irizar (TFS) izan bada ere, azkarren taldeek ez zuten aukera pasatzen uzterik nahi. Azkenean azkarrena Sam Bennett (BOH) izan da, Viviani (QST) maillot chiclaminoaren atzetik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez. Guztia Iban Perezek (@piban) kontatzen digu minipodcast honetan.

WorldTourreko euskal maillotak

Urte berria hasi den honetan txirrindulariek 2018an jantziko dituzten maillotak erakusteari ekin diote. Alde batetik taldeek jantzi berriak ateratzen dituztelako denboraldi berriari begira, baina batez ere txirrindulariak taldez aldatzen direla ezagutzera emateko. Post honetan horietako batzuk ekarri nahi nituen.

Itzulia-Bira: emakumezko eta gizonezkoen eliteko lehen lasterketa mistoa [inozentada]

2016a badoa eta 2017a hasterako berri azpimarragarri bat eman beharrean gara. Izan ere, askoren ezustekorako, baita UCI berarentzat ere -ez du aipamenik egin oraindik ekimen honetaz, baina zerbait esango duela espero da-, elite mailako lehen lasterketa mistoa jokatuko da gure lurretan, Euskal Herrian.

Sir Wiggoren azken guda

Ez natzaizue lasterketa azaltzen hasiko. Ez dizuet ez profila, ez ibilbidea esplikatuko. Badakizue Paris-Roubaix zer den. Betikoa. Sekretu gutxi, baina era berean, ezagutza eta esperientzia asko eskatzen dituen klasiko handia. Gustoen arabera doa, baina gehienontzat, Liege-Bastogne-Liege eta Flandriako Itzuliarekin lehian, urteko lasterketa garrantzitsuena. Aurtengoan baina, Cancellara ez dugu izango irteeran. Ezta Boonen ere, azken hamarkadan […]

Euskaldunen aukerak

Paris-Niza eta Tirreno Adriatikoan egongo diren gure txirrindularien analisia ekarri nahi izan dizuet post honetara. Orokorrean, sailkapen nagusiaren lehian egon beharrekoak Movistar Teameko Ion Izagirre eta Beñat Intxausti izango lirateke. Bestetik, Mikel Nieveleitzarra asteazkenean hasten den Tirrenon  liderraren luxuzko gregario lanetan arituko da. “Eguzkiko lasterketa” deitzen den froga frantziarrean Izagirre anaietariko gazteena den Ionek Col d´Ézeko krono igoera bere alde du. 2013an 10. postuan bukatu zuen eta […]

Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek […]

Mikel Nieve ere ikurrinarekin

Urte hasiera guztietan bezala, txirrindulari talde guztiek beraien ekipamendu berriarekin argazkiak ateratzen dituzte. Ekipamendu berriarekin eta taldekide berriekin. Izan ere, dakizuen moduan, nahiz eta 2014rako kontratuen berri lehenago jakin, irudi kontratuak tarteko, ezin talde berriaren jantziekin atera urtea hasi aurretik. Sarean txirrindulari eta taldeen aurkezpen argazki mordoa aurkituko duzue egunotan. Horietatik guztietatik, ordea, Mikel Nieverena […]