#124 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 12. etapa

Egoitzek (@elizaso) 12. etapa polemikoaren laburpen kritikoa egiten du mini podcast honetan. De Gendt (LTS) nagusitu da gaurkoan Mont Ventouxen amaitu behar zuen etapan. Gertakariak gertakari, azkenean Froomek (SKY) Tourreko lider izaten jarraitzen du.

Orica deluxe

Vueltako lehen astearen bukaera ez da gozoa izan Orica-Green Edge taldearentzat, Chavesek liderraren maillota kendu behar izan duelako Dumolinen mesedetan. Hala ere, Oricako buruek sinatuko zuten, zalantzarik gabe, lehen astea horren oparoa izatea: Chavesek bi etapa garaipen, Ewanek beste bat eta liderraren maillota sei egunetan. Vueltan bakarrik ez; denboraldiko beste proba garrantzitsu batzuetan ere bikain […]

#tropelafaktorea Ardenetako Hirukoan: Dan Martin

Aurtengo urte honetan ez naiz batere txukun hasi Tropelan. Ustez “neguko prestaketa” inoiz baino hobea eginda nentorren, baina badirudi zoria – eta gainontzeko guztia – ez ditudala alde. Kontuak kontu, ikusita udaberrian sartuta ginela eta iazko ibilbidetik urrun ekin diodala denboraldiari, Ardenetako Hirukoaren lehiaketan arriskatzeko autua hartu nuen, multzo guztietan gainera. Eta ondorioak, larriak izan […]

12. etapa: Bourg-en-Bresse > Saint-Étienne (185,5 km). Profila eta aurre analisia.

IBILBIDEA 12. etapa honek atzokoaren tankera oso berdintsua dauka. 185,5 km izango dira guztira ibilbide gorabeheratsu batean (3º mailako bi mendate eta 4º mailako beste bi). Bigarren astea gogorra egiten hasi da jada eta beroak ere bere zeresana emango du hemendik aurrera, beraz kontuz edozein etapa arriskutsu izan daiteke eta. 65 km-ren faltan mendate luzeena […]

7. etapa: Épernay > Nancy (234,5 km). Profila eta aurre analisia.

IBILBIDEA 7. etapa hau aurrekoaren tankera berdina du, salbuespen garrantzitsu batekin, azken 4º mailako tontorra helmugatik 5 km-tara igotzen dutela. Oso etapa luzea izango da txirrindularientzat, 234,5 km bota beharko baitituzte gaurko egunean. Asteburuan datorrena jakitun, etapa lasai xamarra espero dut azken 20 km-etaraino, bi tontorrak igo behar dituzten arte alegia. FABORITOAK Etapa hau ikustearekin […]

2. etapa: York > Sheffield (201 km). Profila eta aurre analisia

IBILBIDEA 2. etapa honek oso bestelako ibilbidea du. Atzo esprintean amaitzeko aproposa zen etapa bagenuen ere, gaurkoan klasikomano bezala ezagutzen diren txirrindularientzako egokia den etapa izango da. Yorketik hegoalderantz egin beharko dute Sheffiledera iristeko. Etapa luzea, 201 km, eta gorabeheratsua, bistan den bezala: 9 mendate igo eta jaitsi beharko dituzte, 2. mailako bat, 3. mailako […]

Herri xehea, jauntxoen gainetik

Froome, Nibali, Rui Costa edota Hornerren baimenarekin, joan den denboraldian, askoren ustez, Kolonbiako kakalardoen itzulera izan zen aipagarriena: Uran, Henao, Quintana eta Betancur nabarmendu ziren. Bada aurten, urteko lehen lasterketetako batean, Argentinako San Luiseko Tourrean, beste kolonbiar bat dabil bolo-bolo: Julian Arredondo -ondoko argazkian, Quintanari bostekoa ematen-. Ez da gutxiagorako, maldan gora bi etapa irabazi […]

Berriro ere martxan da nazioarteko tropela

Denboraldia gero eta lehenago hastea ohitura bihurtzen ari den honetan, urtarrilaren 3. astea hasi ez eta jada martxan ditugu taldeak. Duela urte batzuk talde apalen lasterketak zirenak gero eta partaidetza sendoagoa bereganatzen doaz, baita zaleen arreta handiagoa ere, txirrindularitza denboraldi berri baten goseak bultzatuta lehen mokaduaren bila dabiltzanak. Munduko txirrindulari garrantzitsuenetariko askok denboraldi hasierako lasterketa […]

Amets Txurruka, puntuak pilatzen!

Gerrans (OGE), Impey (OGE), Henao (SKY)… baina zeini axola zaio hiru etapa hauetako garaileak zein izan diren Amets Txurrukak emandako lezioa ikusita? Egia da Tropelan etapa garaileek (eta lehen postuetan sailkatuek) ematen dituztela puntuak eta ez ihesaldietan sartzen direnak. Baina bukaeran bai, bukaeran Ametsek emango ditu puntuak Tropelan. Honek iaz hainbeste aldiz aipatutako puntuazio sistema […]

#58 Tropela.net podcastak: Ardenetako Hirukotea 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Ardenetako Hirukotea osatzen duten Amstel Gold Race, Flèche Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège klasikoez aritu dira. Batez ere kiniela egiterako orduan beraien analisia egiten dute. Kinielan zalantzak badituzue gomendatzen dizuegun saioa da. Aurreko podcastak hemen dituzu.