Eneko Garate (egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) ekitaldi hartan esandako hainbat pasarte gogora ekarriz, egungo egoeraren inguruko hausnarketa podcast hau prestatu dute. Badirudi 5 urte hauetan gauzak ezer gutxi aldatu direla, solaskideak saioaren amaieran baikor agertzen badira ere.
Solasaldia benetan aberasgarria izan zen. Igorrek bizi izandako gauza guztiak gainditzea asko kosta izan zaiola aipatu zigun eta Jon Odriozolari birritan aholkatu zion ez egiteko besteek esaten diotena, berak uste duena baizik. Izan ere dakizuen moduan Jon Odriozolak abentura berriari ekingo dio Continental maila Murias talde berriarekin, eta berak esan zuen moduan, proiektu berri honek nolabait lekukoa hartu nahi dio Euskaltel-Euskadi taldeak utzitako hutsuneari, Continental mailatik abiatuta.
Hiru protagonistek euskal txirrindularitzan dagoen zatiketa eta zenbait kasutan ikusezina azpimarratu zuten. Horri herri txiki bat garela gehituta eta UCIren araudi aldaketak daraman ibilbidea ikusita, euskal proiektu bat aurrera eramatea asko zailtzen duela adierazi zuten. Hori bai, beti ere World Tour mailako talde bat osatzeari dagokionean, izan ere Continental mailako talde bat sortzea askoz errazagoa ikusten baitute.
Goi mailako gizonezkoen txirrindularitzaz gain maila baxuagoez ere aritu ginen, baita emakumezkoen txirrindularitzaz ere. Azken honen kasuan ArritxukEmakumeen Biran izan zen ikuslego maila kaxkarra nabarmendu zuen. “Auzo-lotsa” terminoa erabili zuen kazetariak euskal zalegoa munduko onena ezbaian jartzeko.
Esan bezala, asko eta gai ugari izan ziren egungo euskal txirrindularitzaren inguruan jorratutakoak lehen #txirrinandtweets mahai-inguruan. Gure asmoa eduki horiek blogean eta seguruenera podcastetan banatuta lantzea izango da.
Eskerrik asko gure partetik etorri zineten guztioi, bereziki Igor Gonzalez de Galdeanori, Jon Odriozolari eta Arritxu Iribarri. Hurrengo mahai-ingurua antolatzen dugunean jakinaraziko dizuegu.
Ostiralean arratsaldeko 18:30etatik aurrera ospatu genuen Tropelaren 7. sari banaketa ekitaldia. Zarauzko Merkatu plazan izan ekitaldi hau lehen aldiz eta bertan bildu ginen aurkezle lanetan aritu zen Arritxu Iribar kazetaria, Koldo Fernandez de Larrea, bertsolariak, sarituak eta Tropela elkarteko kideak.
Post honekin eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldia aurrera eramaten lagundu ziguten guztiei asko izan baitzimeten: Arritxu Iribar kazetaria eskertu nahi genuke jada bigarrengo urtez aurkezle lanetan aritu baitzen, Koldo Fernandez de Larreari sariak banatzen lagundu izanagatik, Oier Aranzabal eta Oier Aizpurua bertsolariei ekitaldi azken bertsoengatik eta bertaratu zineten saritu guzioi.
Arrakastatsutzat jotzen dugu pasa den ostiralean (urriak 8an) izan genuen sari banaketa ekitaldia izan ere jende andana bildu baikinen bertan. Gure kalkuluen arabera 70 lagunetik gora izan ginen bertan eta hori eskertzekoa da. Eskerrik asko etorri zineten guztioi; arratsalde on bat pasa izan zenutelakoan gaude.
Arritxu Iribarrek gidatu zuen 2010eko sari banaketa ekitaldia. 50 saritik gora genituen banatzeko eta horretarako laguntza ezin bestekoa genuen. Aurtengoan ere Haimar Zubeldia eta Amets Txurrukaren laguntza bikaina izan genuen sari guzti horiek banatzeko. Eta amaitzeko, pintxo eta edariez gozatu aurretik, Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek zenbait bertso eskaini zizkien bertaratutako guztiei.
Bertsolarien aurretik Egoitz Lizasok Tropela Elkarteko ordezkari gisa amaitu berri den 6. denboraldi honen inguruan azalpenak ematen aritu zen: lehiaketa kopuruen gorakada, urteko sailkapenari emandako garrantzia, parte hartze igoera, euskararen presentzia altua … eta batez ere bai euskal txirrindulariei, bai laguntzaile eta babesleei eta, nola ez, parte hartzen duzuen guztioi eskerrak eman zituen.
Eskerrik asko guzti guztioi zuen laguntza eta babesagatik. Honek guztiak aurrera egiteko indar berritzen gaitu.