Aurtengoan 14 euskaldun izango ditugu Tourreko irteeran. Gehienak txirrindulari zailduak ditugu Frantziako errepideetan: Juanma Garate, Haimar Zubeldia, Xabier Zandio edo Egoi Martinez bezalako txirrindularientzat lasterketa honek ez du sekreturik. Hirurek esperientzia galanta dute, baina euren luzimenturako baino, morroi lanetarako erabiliko dute.
Juanma Garate inoiz ez bezala iristen da uztailera, Sierra Nevada eta Alpeetan taldearekin kontzentrazio luzeak egin ondoren. Gesink dute lider argia Rabobank taldean eta “Tourreko multzoen azterketa: euskaldunak” irakurtzen jarraitu
Multzo honek ere denetik du. Eta ona. Gazte ausartak, sasoian ez dauden beteranoak, esprint bideratzaile oso onak, bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrak, eta bizpahiru izar. Guztien gainetik, izen bat. 

Bi dira hautagai nagusiak aurtengo Tourrean: Contador eta Andy Schleck. Pintokoaren parte hartzea ez da segurua izan orain astebete arte. Garbi zegoen Pintokoaren faltan Andy Schleck izango zela faborito nagusia, baina azkenean mutzo hau era honetan sortzen lagundu du Contadorren parte hartzeak.