Aurtengoan 14 euskaldun izango ditugu Tourreko irteeran. Gehienak txirrindulari zailduak ditugu Frantziako errepideetan: Juanma Garate, Haimar Zubeldia, Xabier Zandio edo Egoi Martinez bezalako txirrindularientzat lasterketa honek ez du sekreturik. Hirurek esperientzia galanta dute, baina euren luzimenturako baino, morroi lanetarako erabiliko dute.
Zalantzarik gabe astelehenean Samuel Sanchezen errendimendu baxuak talde laranjaren plan guztiak hankaz gora jarri zituen. Gauza jakina da dagoeneko. Baina badirudi asturiarra sailkapen nagusitik kanpo geratu izanaren itxura txarra hobetzeko edozer egiteko prest direla Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak, niri behintzat inpresio hori ematen dit.
Atzokoan Amets Txurruka Rogers eta Benitezekin sartu zen ihesaldian ezinezkoa izango zen etapa garaipenaren lehian. Gaurkoan bi txirrindulari sartu dituzte ia-ia garaipenaren lehian izan den ihesaldian, Alan Perez eta Egoi Martinez. Ihesaldian iritsiko baziren ere, ez zait iruditzen Albasini eta gainontzekoen artean etapa lehiatzeko moduan izango zirenik.
Garbi dago Euskaltel-Euskadiren estrategia: sailkapen nagusia galdu dugu (Beñat Intxausti podiumean sartzeko gai ez denaren ustea dutela dirudi) eta etapa garaipen bat behar dugu bai ala bai. Hori gertatzen da taldearen itxura pertsona bakar baten eskuetan utzi eta gauzak nahi bezala joaten ez direnean. Datozen etapak ikusita, ordea, talde laranjarentzat etapa garaipena oso garesti dagoela deritzot.
Gaurko etapari dagokionez, Alan Perez eta Egoi Martinezen lan bikainaz gain, Iban Mayozena ere txalotu nahiko nuke.
Ikurrinen taldean 14 txirrindulari aurkitzen dira, eta horietatik bi aukeratu behar. Ohiko den bezala, gehienak Euskaltel-Euskadikoak dira, taldeko bederatziak alegia. Gainontzeko 5 txirrindulariak talde banatan aurkitzen dira sakabanatuta, Ag2R, Astanak, Caisse d’Epargne, Cofidis eta Rabobanken. Azken hauek normalean talde buruari laguntzen jardungo dute, beraz, sailkapen nagusiari dagokionez, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak hartu behar aintzakotzat.
Euskaltel-Euskadi taldera itzuliz Egoi Martinez eta Amets Txurruka etapa ehizean ibiliko direla, edo behintzat saiatuko direla uste dut. Egoi ihesaldietan sartzen saiatuko da aspaldian egin ohi duen bezala eta garaipenen bat lortzen saiatu. Amets oilarrek interesik izan ez dezaketen mendateren batean saiatu beharko luke. Garbi dago etapa garaipenen bat eskuratuko balute ez hartzeaz damutuko garela.
Koldo Fernandez de Larrea zalantza izan da azken une arte bederatzikotan sartu ala ez. Azkenean Tourrean izango da eta sasoi puntu onean ikusiko dugula uste dut, baina ez irabazteko moduan. Ez lehen astean behintzat, esprinter asko izango baitira etapa gosez eta bera baino maila altuagoko txirrindulariak izango dira tropelean. Azken astera ondo iristen bada aukerak izan ditzake pozen bat emateko.
258,6 kmtako ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek, Maastricht-etik Valkenburg-era. Ibilbidea zirkuitu ezberdinetan banatua da eta zenbait lekutatik hirutan ere pasa beharko dute. 31 igoera egin beharko dituzte, zenbait estu xamarrak, eta kontuan hartzeko izango da helmuga maldan amaitzen dela. Zalantzarik ez jarraitzaile ugari bilduko dela bide bazterrean garagardoa eskuan txirrindulariak animatzera. Guk ere ETB1-etik jarraitzeko aukera izango dugu 15:50tatik aurrera. Continue reading “Amstel Gold Race. Garagardoa eta bizikleta”
Ados, izenburua nahasia eta aldrebesa da, baina 2008ko Giroan talde euskaldunak izan duen jarduera adierazi nahi dut eta beharbada kokatzeko balio digu.
Josu Agirre, Lander Aperribay, Koldo Fernandez de Larrea, Aitor Galdos, Dionisio Galparsoro, Markel Irizar, I�igo Landaluze, Alan Perez eta Ivan Velascok hartu zuten hasiera Palermoko taldekako erlojupekoan. Eta egia esan nahiko txukun hasi ziren, izan ere 22 taldetatik 20. sailkatu ziren aspaldiko taldekako erlojupekoetan ez bezala.
Italiara bidali zuten taldearen berri jakin nuenean obligazioz osatutako taldea eraman zutela pentsatu nuen eta ez zutela ezer berezirik egiteko asmorik, bizi iraun bakarrik. Eta hori da egin dutena. Bederatzi taldekideetatik laurek bakarrik amaitu dute lasterketa, Josu Agirre, Markel Irizar, Alan Perez eta Ivan Velascok hain justu. Eta hauetatik bi izen bakarrik nabarmendu zaizkigu beste taldekideen artean: Alan Perez eta Koldo Fernandez. Lehenak 6. etapan ihesaldi batean sartu eta bigarren postuan sailkatu zelako. Bera izan da aurtengo Giroan garaipenetik gertuen izan zen txirrindulari laranja. Bigarrena, berriz, sprintetan onenekin lehian aritu zelako 3. postua eskuratzeraino (13. etapan hain juxtu).