#32 Tropela.net podcastak: Tourreko lehen asteari errepasoa

Tourra lehiatzen ari diren txirrindulariek gaur izan dute lehen atseden eguna. Atseden egun hau probestuz, Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasoz gain (@elizaso), gonbidatu berezi batek hartu du parte: David Etxebarriak (@davidetxebarria). Eskerrik asko Davidi gure gonbitea onartu izanagatik. Lau solaskide hauek lehen asteko erorikoez, euskaldunez, faboritoez, hurrengo egunetan ikus dezakegunaz eta […]

#27 Tropela.net podcastak: Tourreko 5. etaparen kronika. Cavendish garaile ezohiko esprintean

Gaurkoan bai, gaurkoa Cavendish gailendu da esprintean. HTCek ondo bideratu du esprinta azken kilometroan sartu arte, baina gero anabasa sortu da tropelari tiratzeari utzi diotenean. Orduan Boasson Hagenen saiakera izan da eta beste batzuk ere sartu dira. Taldekiderik gabe, ordea, Cavendish bakarrik guztiei gailendu zaie.

Tourreko multzoen azterketa: euskaldunak

Aurtengoan 14 euskaldun izango ditugu Tourreko irteeran. Gehienak txirrindulari zailduak ditugu Frantziako errepideetan: Juanma Garate, Haimar Zubeldia, Xabier Zandio edo Egoi Martinez bezalako txirrindularientzat lasterketa honek ez du sekreturik. Hirurek esperientzia galanta dute, baina euren luzimenturako baino, morroi lanetarako erabiliko dute. Juanma Garate inoiz ez bezala iristen da uztailera, Sierra Nevada eta Alpeetan taldearekin kontzentrazio […]