Zergatik ez da Haimar Zubeldia aurtengo Tourrean izango?

Hori da neure buruari behin eta berriz egiten diodan galdera atzo berria jakin nuenetik. “Zerbait gertatuta da taldean, hau ez da normala” pentsatu nuen, eta hori jarraitzen dut pentsatzen.

Askok pentsatuko duzue Haimarrek 40 urte dituelako eta bere bizitza profesionalaren amaieran delako izango dela. Izan liteke, baina askotan esan dugun moduan, Haimar zerbait izan bada bere bizitza profesionalean hori “Tour gizona” izan da eta niri behintzat, ez zait arrazoi nahiko iruditzen.

Continue reading “Zergatik ez da Haimar Zubeldia aurtengo Tourrean izango?”

Marrazki bizidunetako txirrindulariari, agur

Tourrerako kiniela egin duzuen askok Voeckler aukeratuko zenuten, ziur. Bada, ziurrenik, Tourra izango da Direct Energie taldeko txirrindulari borrokalariaren azken lasterketa. Joan den urtean iragarri zuen Tourra eta gero erretiroa hartuko zuela. Eta haren falta sumatuko dugu, ez izan dudarik. Egiari zor, ez du beste munduko garaipen zerrendarik. Hala, ez du klasiko handirik irabazi, ezta ortzadar maillotarik ere. Dena dela, bitan izan da Frantziako txapeldun (2004ean eta 2010ean), lau etapa irabazi ditu Frantziako Tourrean eta mendiko maillota etxeratu zuen 2012an. Bada zerbait… Continue reading “Marrazki bizidunetako txirrindulariari, agur”

Ypres, infernutik infernura

ypres

1914. urtean Flandeseko Ypres hiria Europako gunerik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Lehen Mundu Gerraren hastapenak ziren haietan, Alemaniak Belgika neutrala okupatu zuen, bertatik Frantzian sartu eta berebiziko kolpea jo asmoz, euren Schlieffen Planak aurreikusten zuenaren arabera. Alemaniarren iragarpenak ez ziren bete ordea, gerrak uste zena baino askoz luzeago jo zuen, eta Ypres-eko biztanleek gudaren lazgarritasuna euren azaletan nozitu behar izan zuten: lau urte luzeko odolustea, eta guneak suposatzen zuen estrategikotasuna zela eta, hiru gudu garrantzitsu bezain gordin. Continue reading “Ypres, infernutik infernura”

Gogoeta, Mont Ventouxera bidean

Daniel Martinek irabazi du Pirinioetako bigarren etapa, eta Froomek lider jarraitzen du. Hala eta guztiz ere, aurkariek ataka zailean jarri dute maillot horia, Sky-k oso egun txarra izan duelako eta Movistarrek bazterrak nahasteko gogoa erakutsi duelako, batez ere etaparen lehen zatian. Sky eta Movistar taldeen arteko buruz burukoa ikusiko al dugu Tourra amaitu bitartean? Continue reading “Gogoeta, Mont Ventouxera bidean”

#65 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2012. Txirrindularien azterketa

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Frantziako Tourrean izango diren txirrindularien azterketa egiten dute podcast honetan.

Kiniela egiterako orduan zalantzak? Solaskideen iritziak lagungarri izan dakizkizueke.