Mikel Landaren ordua

Ate joka dugu jada urteko lehenengo hiru asteko itzulia. Harbideetako klasikoak gogoangarriak izan baziren, erabat bestelakoak suertatu ziren Ardenetakoak, eta agian horregatik, zaletuak gosez dira, Italiako Giroa noiz hasiko zain. Lasterketa arrosak duen berezko xarmaz gain, gainera, aurten euskal zaleak badu beste pizgarri bat. Eta ez euskal zaleak bakarrik; Mikel Landaren azken urteko bilakaerak ikusmin […]

Aurre analisia: 14. etapa: Rodez / Mende (178.5 km)

Frantziako Tourreko bigarren asteburuko lehen etapa ihesaldiarentzat egina dago. Ez dago ibilbidea ikusi besterik ez, ihesaldiak aukera paregabea izango duela jabetzeko. Beste behin, ikusteko etapa polita izango dugu aurretik, batez ere ihesaldian murgiltzen diren txirrindularien artean egongo diren mugimendu ezberdinengatik. Ibilbidearen lehen zatian mendate bat izango dute txirrindulariek, eta normalena, bertatik ihesaldia antolatuta ateratzea izango […]

Aurre analisia: 13. etapa: Muret / Rodez (198.5 km)

Pirinioetako etapa erreginaren biharamunean, hona hemen Frantziako Tourreko 13. etapa. Inondik inora, pelotoi nagusiari hanka altxatzeko balio izango dion etapa, hemendik eta igandera bitartean ihesaldien garaia iritsi dela esan daitekeelako. Ihesaldi indartsuak antolatu ezkero egun hauetan, pelotoi nagusiak ez dituzte helmugara bitartean ikusiko. Etapa honetan konkretuki, hiru mendate puntuagarri izango dituzte, beraz ihesaldiak bere aukerak […]

Aurre analisia:12. etapa, Lannemezan / Plateau de Beille (195 km)

Pirinioetako azken etapa, etapa erregina. Etapa benetan gogorra, ibilbide gorabeheratsua, sailkapen nagusiko txirrindularientzat eginiko etapa handia. Ihesaldia saiatuko da bere bidea egiten, eta nahiz eta bere aukerak izango dituen, normalena, sailkapen nagusiko txirrindularien artean etapa garailea izatea. Mendiko mailotaren sailkapena irabazi nahi duenarentzat ere etapa garrantzitsua izango da hau; 2º mailako mendate bat, 1º mailako […]

Aurre analisia: 11. etapa: Pau/Cauterets (188 km)

Atzoko etaparen ostean, hona hemen Pirinioetako bigarren etapa handia. Hurrengo etapa benetan etapa mendatetsua izanik eta ibilbidearen ezaugarriak ikusirik, ihesaldi batek aukera bikaina izan dezake helmugara iristeko. Hasiera hasieratik ihesaldi indartsu bat antolatzeko aukera egongo da eta txirrindulari arriskutsu bat sartu ezean, ez dugu uste SKY-k intentzio handirik izango duenik ihesaldia zapuzteko. Lehen mendate serioa, […]

Etapa epikoa nahastu duen txioa

Eguraldiak kolokan jarri du gaurko etaparen lehia. Atzo antolakuntzak aurrera egiteko asmoa azaldu zuen baina baztertu gabe etapa hasi aurretik etaparen ibilbidea aldatzea. Ez da hala izan nahiz eta elurra eta hotza protagonista izan den Gavia eta Stelvioko gainetan. Txirrindulariek eguraldi makurra sufritu behar izan dute eta hemendik zorionak etapa amaitu duten guztiei, etapa epiko […]

#Contapott

Izenburua idaztera noanarekin zerikusia duen arren, ez guztiz justua, baina badakizue zein den nire ahultasuna. Kritikak gustura onartuko ditut. Bagenekien SKYk gaur ez zuela hutsik egingo. Zalantza gainontzekoak nola ibilikoz ziren zen eta gauza asko argitu dizkigu gaurko etapak. Hautagai nagusiak Froome (%72,1) eta Contador (%27,7) ziren – portzentajeak kalkulatzerakoan Tropelak akatsen bat badu. Eta […]

#78 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2013. Bigarren asteari errepasoa

Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste: – Wiggins eta Hesjedalek lasterketa utzi dute eta Nibali bakarrik utzi dute. – Gesinkek ondo hasi zuen Giroa baina azken egunetan denbora galdu du. – AG2R eta Betancur. Talde […]

#77 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2013. Lehen asteari errepasoa

Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste: – Katusha taldearen protagonismoa Paolini eta Belkoven eskutik. – Esprinetan Cavendesh espero moduan, Goss, berriz, pattalago. – Beñat Intxausti lider, egun batez izan bada ere. – Faboritoen inguruko iritzia: […]