#62 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Errepasoa

Eneko Garate (@egarate), losu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroari errepasoa egiten dute: – Azken astean izan diren etapak – Sailkapen nagusiko indartsuneak: Purito, Hesjedal eta azken unean muturra sartu zuena, De Gendt. – Italiarrak podiumetik kanpo! – Euskaldunak – Lehen hamar sailkatuak – Tropelako lehen postuak

#60 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Lehen astea

Axier Sukia (@sukigalp), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren lehen asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan: – Espezialistak eta esprinterrek lehen astean izan duten papera. – Gai izango al dira Purito eta Hesjedal orain artekoari eusteko? Frank Schleckek zalantzak eragiten ditu. – Euskaldunak ematen ari diren itxura Orokorrean, oraindik gogorrena […]

Phinney atzoko faboritoetan nagusi

Atzoko lehen etaparako hiru faboritoak aipatu zituen Vaughtersek twitter bidez eta baita asmatu ere. Phinney (BMC, %14), Thomas (SKY, %21,3) eta Rasmussen (GRM, %2,7) izan ziren bere txioko izenak, baina ordena zehaztera ez zen ausartu. Hala ere, Rasmussenek irabaztea nahiko zuela pentsatu behar bere taldeko txirrindularia izaki. Askok Thomas jotzen zuten faborito. Romandiako aitzin etapa […]

Zertan zabiltzate, bikote?

Denboraldia apurka-apurka aurrera doa. Paris-Niza, Tirreno Adriatiko, Euskal Herriko Itzulia, udaberriko klasikoak. Giroaren atarian gaude jada. Eta Schlecktarren arrastorik ez dugu. Tourra itsu-itsuan prestatu nahi omen dute eta gainerako lasterketa guztiak bigarren mailakoak omen dira haientzat. Tira, espero dezagun sikiera Suitzako Itzulian haien dohainez gozatzea… Nibalik kale egin du Lieja-Bastonje-Lieja klasikoan, azken kilometroetan Iglinskyk mendean […]

Ezustekoak bata bestearen atzetik

Aurtengo Paris-Niza lasterketa sorpresaz etorri delakoan naiz. Egia da gidoitik ateratzen diren lasterketak erakargarriagoak direla, baina ados izango zarete bi egunetik bitan horrelako sorpresak izatea ez dela ohikoena.Atzoko lehen etaparako hautagai nagusia Tony Martin (%79,9) zen, egungo erlojuaren kontrako munduko txapelduna. Egia da euria egin ziela azken txirrindulariei, baina nire ustez Tony Martin ez dago […]

2012ko Frantziako Tourraren ibilbidea (filtrazio baten bidez)

Filtrazio baten bidez jakin dugu Frantziako Tourraren 2012ko ibilbidea. Badirudi huts informatiko batek behin-behineko itzulia jarri duela ASOren web orrian ordu erdiz (nahiko denbora interneteko erabiltzaileek ikusteko eta ondoren sare sozialen eta komunikabideen bidez hedatzeko). Giroak ere izan ditu bere filtrazioak baina denboraldiko lehen itzuli handiaren ibilbidearen analisia beste baterako utziko dugu. 2012ko Frantziako Tourrak […]

Supercobo

Bueltan da Cobo. Supercobo. Espainiako itzuliko lider berria. Asturias-ko triptiko gogorrean egunero erasoan izan den hautagai nagusi bakarra. Bueltan da 2007ko Euskal Herriko itzuliko dominatzailea. 2008ko Tourrean Hautacam-en gora egindako erakustaldiko Cobo. Ez zaretela gogoratzen? Honats gertatua… Bezperan Pirineotako lehen etapan Saunier-go taldekide Riccó izan zen nagusi. Tourreko bigarren garaipena zuen italiarrak baina ondoren hirugarren […]

#47 Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011ren kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman duenaren inguruan aritu dira. Hauek dira jorratzen dituzten gai nagusiak: – Kronika: Gilberten nagusigoa Vanenderten laguntza bikainarekin. Samuel Sanchezen adierazpenak lasterketaren ondoren. – Euskaldunak: Haimar Zubeldiaren jarrera eta emaitza. – Bitxikeria: Tropela maillotaren presentzia Donostiako Klasikoan. – Gure Tropela: “berrio” erabiltzailearen garaipena. Kinielan izandako aukeraketen […]

#42 Tropela.net podcastak: 18. etaparen kronika

Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 18. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa epiko hau Andy Schlecken erakustaldiak markatu dutela azpimarratzen dute solasean diardutenek. Helmugatik 60 kmtara erasoa jo eta aurreratuak zituen taldekideei esker etapa garaipen ikaragarria eta sailkapen nagusiko bigarren posturaino iritsi da Voecklerrengandik 15 segundora. Galtzaile nagusiak, […]

Tourreko multzoen azterketa: beste hautagaiak

Zenbat buru, hainbat helburu. Beste hautagaien multzoa zabala da, benetan. Eta helburuak ere, anitzak. Batzuk podiumerako edo are gehiago, irabazteko lehian egoteko asmoz abiatuko dira Passage du Goisetik astebete barru, eta beste batzuk asmo apalagoekin. Contadorren eta Andy Schlecken pare egoteko intentzioarekin aterako dira Evans, Vinokourov, Kloden, Leipheimer, Basso edo Samuel Sanchez. Eskarmentua sobera dute […]