Lehiaketa guztietan sariak izaten saiatzen gara eta aurtengo Dauphinen ere hala izaten saiatu gara.
Jakionekin eta Kutixirekin lortutako akordioei esker, gaurko etaparen amaieran aterako ditugun sailkapenen ondoren Tropela guztian garaileak Jokionen produktuez osatutako otarre bat eramango du. Urola Kostako eta Zarauzko lehenengoak ere saria izango dute Kutixi izozki-dendaren eskutik: seina izozkiz gozatzeko aukera izango dute.
Tourrari begira sari gehiago biltzen ari gara. Dakizuen moduan Tropela osoan izan daitezke sari horiek, baina baita eskualde edo herri mailan ere. Norbait Tropelan saria jartzeko interesatuta balegoke jarri gurekin harremanetan.
Zorte on guztioi!
Hala adierazi du gaur ospatu den Alberto Contador martxaren lehen edizioan, Pinton hain zuzen ere, bere herrian.
Zalantzarik gabe txirrindulari hau aurtengo Dauphineko sorpresatako bat izaten ari da. Alemaniar gazte honek bi etapa garaipen lortu ditu aurtengo edizioan, gaur jokatu den 4. eta astearteko 2. etapan hain zuzen ere. Eta igandeko prologoan ere ez zen hanka motz ibili 4. postu esanguratsu bat lortu baitzuen.
Faboritoa zen eta ez du hutsik egin. Martin alemaniarrak irabazi du Dauphineko erlojupekoa. Wiggins izan da bigarren 11 segundora eta Boason Hagen hirugarren 43 segundora. Wiggins bera jarri da lider.
Atzo