#41 Tropela.net podcastak: 17. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 17. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa garaipen eguneko ihesaldian zen Boasson Hagenek lortu du, bere bigarrena eta norvegiarren laugarren garaipena izan dena. Ihesaldiko tropeltxo horretan zegoen Ruben Perez eta bikain aritu da. Aurrera ere jo du baina azken igoerara iristerako harrapatua izan da. Hala ere […]

#37 Tropela.net podcastak: 14. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 14. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Eguneko ihesaldi handia izan den arren, garaipena tropel nagusian zen Vanendertek eskuratu du. Honenbestez Omega Pharma Lotto taldearen hirugarren garaipena da gaurko Tour honetan. Ihesaldi handi horretan Gorka Izagirre, Ruben Perez eta Xabier Zandio euskaldunak ziren. Gainera Ormaiztegikoak bere burua nabarmendu […]

#34 Tropela.net podcastak: Tourreko 11. etaparen eta Luzen datorrenaren kronika

Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 11. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa esprintean amaitu da eta Cavendish nagusitu da. Hala ere, 12. etapa garrantzitsuari begira, lehen goi mailako mendateak igaro beharko baititu tropelak, beraien hausnarketak plazaratzen dituzte. Euskaldunen artean Ruben Perez eta Pablo Urtasun nabarmendu dituzte eta Tropelako sailkapenari ere […]

Tourreko multzoen azterketa: euskaldunak

Aurtengoan 14 euskaldun izango ditugu Tourreko irteeran. Gehienak txirrindulari zailduak ditugu Frantziako errepideetan: Juanma Garate, Haimar Zubeldia, Xabier Zandio edo Egoi Martinez bezalako txirrindularientzat lasterketa honek ez du sekreturik. Hirurek esperientzia galanta dute, baina euren luzimenturako baino, morroi lanetarako erabiliko dute. Juanma Garate inoiz ez bezala iristen da uztailera, Sierra Nevada eta Alpeetan taldearekin kontzentrazio […]

2010eko taldeen analisia (IV): Euskaltel-Euskadi, haize freskoaren beharrean

Hamazazpigarren denboraldia beteko du aurtengoan Euskadi Fundazioa-k errepide gainean. 2009a taldeak izan duen gorabeheratsuenetarikoa izan zen: Mikel Astarlozaren Tourreko garaipena eta Samuel Sánchez-en Vueltako bigarren postua batetik, baina taldearen irabazteko zailtasuna (asturiarraren aldetik batez ere) eta, batik bat, pasaitarraren Tour osteko positiboa, bestetik. Argilun gehiegi iragan hurbilean, eta horrek bide berri bati ekin behar izatea […]

Frantziako Tourra. Multzoen analisia (V). Euskaldunak

Ikurrinen taldean 14 txirrindulari aurkitzen dira, eta horietatik bi aukeratu behar. Ohiko den bezala, gehienak Euskaltel-Euskadikoak dira, taldeko bederatziak alegia. Gainontzeko 5 txirrindulariak talde banatan aurkitzen dira sakabanatuta, Ag2R, Astanak, Caisse d’Epargne, Cofidis eta Rabobanken. Azken hauek normalean talde buruari laguntzen jardungo dute, beraz, sailkapen nagusiari dagokionez, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak hartu behar aintzakotzat. Zalantzarik gabe faboritori […]

Amstel Gold Race. Garagardoa eta bizikleta

Asko izan dira Gasteizen alkohol tasa altuarekin bizikletaz ibiltzeagatik multa jarri dietenak. Badirudi bateragarriak ez direla bizikleta eta alkohola, baina Holanda aldean zentzua hartuko du binomio honek bihar jokatuko baita Amstel Gold Race klasiko ospetsua. 258,6 kmtako ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek, Maastricht-etik Valkenburg-era. Ibilbidea zirkuitu ezberdinetan banatua da eta zenbait lekutatik hirutan ere pasa […]

Multzoen azterketa (II). Euskaldunak

Oraindik ez dago ziur zein izango diren aurtengo Euskal Herriko Itzulian parte hartuko dutenak baina behin-behineko dortsalak aztertuta euskaldun dezente izango dira 160 ziklistaz osatuko den tropelean. Iaz 20ren bat txirrindulari izan genituen eta aurtengoan bat edo beste gehiago izango direla dirudi lasterketa hasteko bi egun falta direnean. Ohikoa den bezala, txirrindulari euskaldun gehien izango […]

Murtziarra nagusi

Nagusitasun handiz Valverde murtziarrak etapa garaipena eta liderraren mallot horia eskuratu zituen atzoko lehen etapan. Hasieran Schumacher eta gero Kirchen saiatu baziren ere, Valverdek bere bizikleta “flamantearekin” aurre hartu zien guztiei azken ehun metroetan. Bagenekien Valverderi bukaera hau egoki zetorkiola, baina irakurri nion beharbada ez zutela nahi lehen egunean liderraren mallota eskuratzerik nahi horrek eskatzen […]