Larunbat honetan, uztailaren 3a, Mont-Saint-Michellen Le Grand Depart-ekin batera Tourraren edizio berri bati ekingo zaio. Tropelan kiniela gehien betetzen diren lehiaketak urteko zazpigarren hilabetean zer esan handia emango du. Horretarako ibilbide erakargarri bat antolatu dute Frantzian.
Ez da hasiko aitzin etapa batekin Bretainia aldean. Lehen etapan esprinter batek beregan dezake lehen maillot horia logika inposatzen baldin bada. Etaparik gogorrenak bigarren asteburuan eta azken astearen erdian daude kokatuta.
Lasterketako bigarren asteburuan Pirinioetako etapak ospatuko dira. Ostiraleko etapan Aspin izango da azken zailtasuna eta gaina helmugatik 7 kilometroetara kokatzen da. Larunbatean Tourmalet igaro beharko dute, eta gero bigarren mailako Hourquette eta lehen mailako Val Louron eta Peyresourd, Luchonera iritsi aurretik. Igandean etapa Espainian eta Andorran barrena ibiliko dira, Andorra Arcalis kategoriaz kanpoko portuan amaituz. Etapa hauen aurretik 5. etapan sailkapen nagusia lehiatuko dutenek izango dute test bat. Continue reading “Frantziako Tourreko ibilbidea”


Munduko txapelketa, Lonbardia eta Abu Dhabiko lasterketak ospatu ostean txirrindulari zaleek itxitzat ematen genion 2015 denboraldiari. Urte bat denetik utzi diguna beste behin. Kasik astirik utzi gabe dastatzeko kilometro mordoxkek utzi gaituzten fruituak hasi gara dagoeneko 2016ra begira.
Hastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala.