Andy Schleck eta Contador 2009ko TourreanBi dira hautagai nagusiak aurtengo Tourrean: Contador eta Andy Schleck. Pintokoaren parte hartzea ez da segurua izan orain astebete arte. Garbi zegoen Pintokoaren faltan Andy Schleck izango zela faborito nagusia, baina azkenean mutzo hau era honetan sortzen lagundu du Contadorren parte hartzeak.

Zalantza asko sortzen dituen multzoa da dudarik gabe. Nire inguruan galdetu dudan bakoitzean inork ez dit erantzun ziurtasunez bataren ala bestearen aldejo autua egingo duenik; erantzun nagusia zalantza izan da eta Tropelan ere berdin gertatu delakoan nago.

 

Iaz lehia polita izan genuen bi protagonista hauen artean. Gogora ekar dezakegu nola Andyri katea atera zitzaioneko hartatik lortu zuela lidergoa Contadorrek. Azken egunaren aurreko erlojuaren kontrako saioan, berriz, Contadorespero baino pattalago ibili zen eta Andy hobeto. Saio hartan momentu batzutan Andy-k Tourra irabaz zezakeela ere pentsatu genuen.

Tropelako lehiaketari zegokionean, ordea, Andyk puntu gehiago lortu zituen etapa amaieratan aurreragoko postuetan sailkatu eta gazteen sailkapenean garaile izan zelako.

Aurtengo urteari begiratzen badiogu, bi txirrindulariek bi prestaketa erabat ezberdin egin dituzte. Contador klenbuterolaren auziaren erantzunaren zain denez, Giroa lehiatu eta irabazi zuen aurtengo Tourrean parte hartzea kolokan ikusten baitzuen. Baina irabazi bakarrik ez zuen egin, nagusiki gailendu zen Nibali eta Scarponi bezalako txirrindulari handien aurrean.Erakutsitako nagusitasunak zer pentsati handia eragiten dit, baina era berean indar asko xahutu duela ere pentsatzen dut.

Andyk, berriz, prestaketa lasaiagoa eta ‘kalkulatuago’ bat izan duela esango nuke. Suitzan ikusi dugu lehian eta mendiko sailkapenean nagusitu da. Tourra prestatzen izan da denbora guzti honetan eta garaipena ez den beste edozein postuk ez diola balioko irizten diot.

Contadorrek atzo Espainiako txapelketako erlojuaren kontrako saioan hirugarren sailkatu zen Luis Leon Sanchez eta Jonathan Castroviejoren atzetik. Bere esanetan test positiboa izan zen Tourreko bakarkako erlojuaren kontrako saioa antzerakoa baita.

Biak prestaketa eta egoera ezberdinean iritsiko dira 2011eko Tourrera baina ziur naiz bien arteko lehia bizia ikusiko dugula. Baina Tropelan bat soilik aukeratu behar da. Nire aukera, nahikoa konbentzituta, Andy Schleck izango da.

Argazkia: theage.com.au

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.