Frantziako Tourrean sailkapen nagusi bat azken egunean erabakitzen dena maillot berdearena izaten da, hots, erregulartasunarena. Normalean, eta ezuste handirik ez dugu bizi azken urteetan, esprinter batek eraman izan du sailkapen hau eta esan bezala oso interesgarria egiten zaio ikustea azken egunean ere lehia egongo dela (kontuan izanda Pariseko helmugan irabaztea nolabaiteko distira izaten duela esprintean amaitutako beste etapekin alderatuz gero).
Tropelako kinielan azkarren multzoan sei txirrindulari ditugu eta bi aukeratu behar dira. Faborito nagusia dudarik gabe eta jendea gehien aukeratuko duen esprinterra Cavendish britainiarra izango da. 2008an 4 etapa irabazi zituen, 2009an 6 eta iaz 5. Britainiarrak puntu ugari ziurtatzen dituen txirrindulari bat da. Aurten gainera taldea berari begira sortu dute, etapa amaiera horietan erabat laguntzeko helburuarekin. “Tourreko multzoen azterketa: azkarrak” irakurtzen jarraitu