Hau da askok egin duzuen galdera. Ez da harritzekoa, izan ere, Hautagai nagusien multzoan bi hautagai bakarrik daude, Contador eta Andy Schleck, eta biak A multzoan daude; nola da posible hori?
Aukeraketa-portzentajeen gaia oso eztabaidatua izan da Tropela.net sortu zenetik. Askok kentzea eskatu izan duzue txirrindularitzaz gehiegi ez dakienari mesede egiten diola argudiatuz. Beste hainbatek, ordea, portzentajeak defendatzen ditu ‘ez hain aditu izanik’ gida gisa lagungarri egiten baitzaie. “Zer gertatzen da Tropela.net-eko portzentajeekin?” irakurtzen jarraitu
Aurrekoan nabarmendu genuen Galibier izango dela aurtengo Tourreko mendate kuttuna, 100 urte beteko baitira aurreneko aldiz igo zutenetik. Ba, etapa berean Alpe d’Huez igoko dute. Holandarren mendatea deiturikoa. Pirinioetan ikurriña festa egon ohi den moduan, Alpe d´Huezen holandarrek ‘agintzen’ dute. Hup,Hup Holland oihukatzen dute, etengabe. Zergatik deitzen zaio Holdandarren mendatea? Ba herrialde horretako txirrindulariak jaun eta jabe izan zirelako 70ko eta 80ko hamarraldietan.
Aste honetan bertan argitaratu da kirol prentsan frantsesen artean eginiko inkesta bat. Bertan, frantziarrei galdetu zaie ea Contador Frantziako Tourrean izatea gustuko ote luketen.
Aurtengo Tourrean ere mendate mitikoak igoko dituzte ziklistek: Tourmalet, Luz Ardiden eta Alpe d’Huez, kasu. Hala ere, aurten horiek guztiak Alpeetako erraldoiaren itzalpean geratuko dira, Galibierren itzalpean alegia. 100 urte beteko dira uztailaren 10ean Galibier aurrenekoz igo zutenetik. Txirrindularitzak emandako txapeldun handienetako bik, Coppik eta Pantanik, balentria handiak egin zituzten aldapatzar horretan.