Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).
Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:
– Wiggins eta Hesjedalek lasterketa utzi dute eta Nibali bakarrik utzi dute.
– Gesinkek ondo hasi zuen Giroa baina azken egunetan denbora galdu du.
– AG2R eta Betancur. Talde frantziarraren positiboa eta kolonbiarraren zailtasunak etapa irabazteko.
– Cavendish, esprinterretan onena eta erregulartasunaren maillota eramateko hautagai sendoa.
– Euskaldunak: Beñat Intxausti eta Egoi Martinezen protagonismoa azken astean.
– Giroko azken asteak zer emango digu?
– Gure Tropela: cacaito santurtziarra lider.

Joaquim Rodriguezek irabazi du denboraldiko azken klasiko handia, Lonbardiako Giroa. Ikuskizuna emanda irabazi ere. Azken mendatetxora indartsuenak bil-bil eginda iritsi dira eta bertan egin du aurrera Katusha taldeko liderrak, gainerako guztiak atzean utzita. Rodríguez bakarrik helmugaratu da, pozarren. Denboraldi bikainari ginga jarri dio, benetan: Euskal Herriko Itzuliko bi etapa, Giroan beste bi eta maglia arrosa hainbat egunetan, hiru etapa Espainiako Vueltan eta maillot gorria egun askotan… Samuel Sanchez bigarren sailkatu da. 
