#202 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 15. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 15. etapako mini podcast hau grabatzeaz. Bertan erdi mailako mendateak zituen etapan izandako gorabeherak kontatzen ditu: Froomen (SKY) matxura, AG2R taldearen saiakera, Quintanaren (MOV) ezina, Barguilen (SUN) joa mendiko puntuak jasotzeko, baita taldekide den Matthewsena (SUN) ere maillot berdearen lehian,… eta nola ez, Mollemaren (TFS) erasoa eta etapa […]

Jean-Christophe: bat ez, hiru!

Iazko denboraldian, lasterketaren bat hasi aurreko egunetan, tropela-zaleon artean asko komentatzen genuen honakoa: “AG2R tope zabilenk! Lasterketa guztietan norbait sartzen ditenk aurrean! Begira nola dabilen Betancur!” eta horrelakoak. Eta halaxe zen, kolonbiarrak Paristik Nizarakoa irabazteaz gain, ezin ahaztu Pozzovivo-ren Giroko 5. postua eta nola ez, urteko zita garrantzitsuenean bi emaitzarik onenak: Tourreko Péraud-en bigarren postua eta […]

#79 Tropela.net podcastak: Dauphiné Kriteriuma 2013. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Eneko Garatek (@egarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki ditzakezue. Podcast honetan 2013 Dauphiné Kriteriumari errepasoa egiten diote, denboraldiko bosgarren kinielari begira interesgarri izan dakizukeena. Hona hemen jorratu diren gaiak: – Ibilbideari errepasoa. – Multzoei errepasoa. – AG2R taldea ez da lasterketan izango

#78 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2013. Bigarren asteari errepasoa

Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste: – Wiggins eta Hesjedalek lasterketa utzi dute eta Nibali bakarrik utzi dute. – Gesinkek ondo hasi zuen Giroa baina azken egunetan denbora galdu du. – AG2R eta Betancur. Talde […]

2010eko taldeen analisia (I): Ag2r La Mondiale, usoaren eta otsoaren arteko espezie borrokalaria

Frantziar txirrindularitzak UCI-ren hierarkiaren gorengo mailan izango dituen bi taldeetako bat izango da aurten Ag2r La Mondiale taldea. Euren talderik nazioartekoena izanagatik, etxetik kanpo hortzak erakusten kosta egiten zaie Vincent Lavenu-ren mutilei, beren egutegiaz haratago helburuak jartzen badituzte ere. Aurten ere ildo beretik jarraituko duenaren itxura dauka. Linealtasun hori apur lezakeena, taldeko buruen artean, Nicolas […]

Lokomotora suitzarraren nagusitasuna

Gaurkoan Cancellarak sasoi betean dagoela erakutsi du. Aurreko post-ean esaten genuen bezala, atzoko etaparen ondoren argi zegoen Cancellarak dena alde zuela 2009ko Suitzako Itzulia bereganatzeko eta ez du hutsik egin. Ikustekoa izan da Saxo Bankeko liderrak eman duen erakustaldia gaurko erlojupekoan. Denbora tarte guztietan aurreko txirrindulari guztien denborak erraz gainditu ditu. Beharbada maldan gora joatea […]