Raul Perez (@raulperezmartin), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren bigarrren atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:
Iazko Tourra oraindik jokoan zela, Armstrongen talde berriaren berri eman zuen prentsa aurrean. Bazekien Contadorren aurrean ezingo zuela Tourra irabazi eta berak hori zuen amets. Gainera gogoan ditugu talde berean zirelako izan ziren liskarrak, komunikabideetan behintzat. Kontuak kontu RadioShackArmstrongen desiratik sortutako taldea dela.
Astana taldea urte hasieran gorabehera ekonomikoak izan ziren. Horrek lagunduta edo, Armstrongek iazko Astana taldeko Tourreko txirrindulari guztiak, Contador izan ezik, berekin joan dira RadioShack taldera. Horien artean Haimar Zubeldia bera. nahiz eta honek ere espainiar komunikabideengandik kritikaren bat edo beste jaso. Ez da euskaldun bakarra usurbildarra talde amerikarrean: Markel Irizar ere gehitu zaie.
Leipheimer, Klöden, Popovych eta Paulinho bezalako txirrindulariekin Armstrongen, Bruyneelen gidaritzapean, 2010eko Tourrerako talderik sendoena osatu nahi zuten. Baina ez da Tourrerako espresuki sortutako taldea bakarrik. Gainontzeko lasterketetan ere ondo aritzea dute helburu eta horretarako Steegmans edo Rosseler txirrindulariak aipatuko nituzke.
Talde erakargarria eta ikusmina eragin duena da. Zalantzarik gabe Tourrean begi guztiak talde honetan eta batez ere Armstrongi begira izango dira. Nahiz eta iaz baina prestatuago aurkitzen dela adierazi duen, ez dakit Tourra irabazten txirrindularirik edadetuena izateko gauza izango den Texaseko txirrindulari ezaguna.
Argi dago 2010an Radio Shack izango dela talde jarraituena edo erakargarrienetako bat.
Alde batetik, nola ez, 2009ko txirrindularirik “mediatikoena” bertan delako, 7 Tourren garaile den Lance Armstrong. Bestalde, inguruan izango dituen taldekideak ere hala nolako “Dream Team”a osatzen dutelako: Lepheimer, Klöden, Haimar Zubeldia…
Astana taldearekin eta konkretuago ContadorrekinTourrean izango den “pike”aren zain dago txirrindularitza profesionala jarraitzen duen oro. Gerra moduko bat izango dela dirudi.
Hurrengo denboraldian erabiliko duten maillota ere aurkeztu dute estatubatuarrek. Eta esan beharra dago, honetan ere iaioak direla hauek. Gorri zuri eta gris konbinazio politarekin, ziur naiz hurrengo urtean Euskal Herriko errepideetan ere asko ikusiko dugula maillot hau.
Bi euskaldun izango ditugu, beraz, 2010ean Radio Shack taldean, Armstrong txirrindulari mediatikoa eta Bruyneel zuzendari ezaguna dituen taldean. Astana taldean, berriz, Contador eta Vinokourov izango lirateke geratzen diren txirrindularirik ezagunenak. Badirudi taldea hanka motz geratzen dela Haimar bezalako txirrindulari bat kenduta. Egoera honen aurrean talde kazakhstandarrak fitxaketa berriren bat egin beharrean izango da. Horien artea David Herrero bilbotarraren zurrumurrua zabaldu da. Ez da, ordea, bakarra izan; zenbait iturrik Contadorrek hurrengo urterako Basso italiarra aldamenean izan nahi duela esan baitute eta zentzu horretan lanean ari omen dira.
Seguru Contador zaleen artean honek zeresana emango duela. Badakizue, aurten Armstrong-Contador binomioak egunkari asko bete ditu eta horri tiraka jarraitzeko aitzakia bikaina izango da usurbildarraren erabakia horientzat.