Astelehenetik seguru zegoen

Alberto Contador - Vuelta 2014ko garailea
Espainiako Vueltako beste itzuli baten amaiera, eta aurreko artikuluetan aipatu bezala, txirrindulariek 3200 kilometroetan zehar zer esan handia eman dute – eta errepidetik kanpo ere.

Orain egun batzuk ditugu analisirako eta hainbat galdera egiteko. Argi dagoen gauza bakarrenetakoa: Alberto Contador izan da edizio honetako azkarrena. Pintokoa 2014-07-14ean Tourreko sailkapen nagusiko lehen tokia bi minutura baino gehiagora zuenean eta mendiko etapak hasteko zirenean erorketa gogor batek etxera bidali zuen. Beno etxera edo ospitalera edo… batek daki zer egin duen Vueltako lehen etapara arte. Hasieran parte ez zuen hartu behar, ondoren bere jarraitzaileak bultzatuta bai.

Azken egun hauetan sailkapen nagusiaren borrokari saltsa jarri dio Chris Froomek (SKY). Amaierara arte borrokatu du lehen postua. Astelehenean La Farraponan amaitzen zen etapan azken igoera guztian buruan joan arren Madrildarrak azken kilometroan eraso eta ezin izan zion jarraitu. Ostiraleko etapan 20 segundu errekuperatu zituen. Larunbatean berriro asteleheneko emaitza errepikatu zen.

Kritika ugari jaso ditu Contadorrek lortu dituen garaipenen erak. Baita aldeko komentarioak ere. Baina kontuan izanda helmugako gainsariak eta igandeko etapa erlojuz kontra ematen zitzaiola amaiera Horrelakoetan gutxiegi izaten da edukitzen den abantaila ezbeharren aurrean. (Oscar Sevilla ekarri behar dugu gogora ikusteko nolakoak gertatzen diren azken erlojuz kontrako etapetan. Edo Denis Menchov Erromako kaleetan denboran gertuago).

Eta gozoa izan bada ere Vueltaren amaiera txirrindularientzat (batez ere “sufrimenduaren” amaiera izaten delako) nahiko gazia izan da ikusleentzako azken 10 kilometroak. Bai, ondo irakurri duzue: 10 kilometro azken etapa bat ez duenak ezer erabaki (orokorrean ere emozioa egon da ia amaieraraino baina ikuskizun handirik gabe: kilometro askoren faltan erasorik ez, telebista emanaldi motzak…).

Eta orain, hasieran esan bezala, betikoa gertatuko da: galdera pila gelditu dira airean. Batzuek jada amesten dute datorren urteko itzuli handi mediatikoenean lau izarren arteko lehiarekin: 2015eko Tourrean Contador, Nibali (Astana), Quintana (Movistar) (aurtengo itzuli handietako irabazleak) eta Froome aurrez-aurre egon daitezke. Zorionez ordu arte txirrindularitza ugariz disfrutatzeko aukera izango du. Hurrengo geltoki garrantzitsua: Ponferrada, emakumezko eta gizonezkoen munduko txapelketak. Bitartean, jarraitu txirrindularitzaz gozatzen!!!

Argazkia: Javier Lizon / EFE

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.