Edozer gertatu daiteke

Aurtengo Giroa amaitzeko gero eta gutxiago falta da. Egun gutxi barru txirrindulariek milaka kilometro egin ostean Milango Piazza del Duomon amaitutzat emango dute aurtengo lehen itzuli handia. Erabakita dago jada? Nahiko errenta dauka Puritok Hesjedal eta Bassorekiko? Erantzuna nire ikuspuntu umiletik: guztia erabakitzeko dago, oraindik asko falta da. Giroak zerbait berezia badauka gogortasuna da. Azken […]

2010ari errepasoa (X) Ivan Basso: bizitzak arrosa kolorea hartzen duenean

Giroan, Tourrean ez bezala , ustekabean edozein txokotan izan ohi dira. Aurten ezustekoak lasterketa hasi aurretik iritsi ziren; Pellizotti jokoz kanpo utzi zuten, bere pasaporte biologikoaren emaitzak ez ohikoak zirelakoan. Hori ikusirik, Liquigaseko nagusiek Vincenzo Nibali eraman zuten Girora, nahiz eta italiar gaztea oporretan zegoen –edo hori esan zuten behintzat bere taldekoek-. Bradley Wigginsek jantzi […]

Gladiadoreak eta leoiak

“Ave cesar, morituri te salutant” esan ei zieten gladiadoreek enperadoreari, coliseumaren harera ateratzen zirenean, bai baitzekiten lehoien bazka bilakatuko zirela minutu gutxiren buruan. Coliseumean ez. Veronako anfiteatrora iritsi ziren txirrindulariak Giroko azken arnasean, igandean. Hala ere, aktoreak bezala baino gehiago, gladiadoreen pare aritu dira denak, Moltalcinoko lokatzean, L’Aquilan, Zoncolanen gora edo Gavian, elur horma artean. […]

Basso, amorruak bultzatuta

Lau urte dira jada Ivan Bassok erakustaldi apartak eskaini zituela Giroan: Passo Lancianon, Passo Furcian, Mortirolon… Joan den urtean itzuli zen Girora zigorra bete ostean, eta ondo ibili arren, ezin izan zien Menchovi edota Sastreri eutsi aldapa gogorrenetan. Pasa den igandean, ordea, Zoncolanen gora, denbora makinan sartu izan bagina bezala ikusi genuen askok etapa. 2006ra […]

2010eko taldeen analisia (III): Caisse d’Epargne, berebiziko bidegurutzean

Talde aski ezaguna da Caisse d’Epargne, eta tropelean sustrairik zaharrenetakoak dauzkan egitura, 1980an profesionaletan estreinatu zen Reynolds taldearen oinordekoa baita. Eta oraindik orain, bere hastapenetako filosofia eta izan berdinak dauzka: itzuli handietan erreferentzia izatea. Horixe berretsi baino ez du egiten euren buru eta izar handia den Alejandro Valverde hiru asteko gizon izatera bultzatzeak. Iazkoan azkenik […]

Killerraren kontsolidazioa

Gaur jokatu da Giroko etaparik luzeena, 262 kilometrotako ibilbidea hain juxtu. Cuneo eta Pinerolo arteko ibilbide luzean Moncenisio, Sestrière eta Prá Martino portuak pasa behar zituzten. Ikusmina sortu du atseden osteko etapak eta sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu espero bezala. Goizean goiz ekin diote ibilbideari, goizeko 10:00tan hain zuzen ere. Lehen momentutik ihesaldi saiakerak izan […]

Columbia-High Road ase ezina

Etapa mugitua izan zen atzokoa. Ihesaldi desberdinek tropela zatitzea ekarri zuten eta helmugaratu zen tropel nagusia 45 bat kidekoa izan zen. Noski, multzo honetan ez zeuden ez Petacchi, ezta Cavendish ere, beraz, ez gintuen harritu azken kilometroetako ihesaldi batek garaipena bereganatzea. Colle de Galloren igoeran Garzelli, Horner, Leipheimer, Pellizotti, Rogers, Arroyo, Cunego eta Boasson (bezperako […]

Multzoen azterketa (III). Besteak

Denetarik dago azken multzo honetan: igotzaileak, gizon azkarrak, erlojupekoan ondo moldatzen direnak, ihesaldietan sartuzaleak… Sailkapen nagusiari begira ere izen batzuk aipatuko ditut, jakinda azken eguneko erlojupekoak erabakiko duela, seguruenik, itzuliaren irabazlea. SAILKAPEN NAGUSIARI BEGIRA Lehenengo atalean agertzen dira itzulia irabazteko hautagai nagusiak. Hortaz, hasiera baten, behintzat, ondoren aipatuko ditudan izenak bigarren mailan leudeke. Baina nork […]