Misteriorik gabeko etapan, detaile pare bat

Misteriorik gabeko etapa nafar errepideetatik: ihesaldia-neutralizazioa-sprinta. Degenkolb gaztea Davis zaharraren aurretik nagusi, justu bada ere. Ongi adierazi du Eneko Garatek twitter bidez gertatutakoa: “Baldarrena indartsuen”, izan ere, halakoxe moldea dauka bizikleta gainean, Boonen handiaren estilora. Etorkizun handiko txirrindularia da, eta hura bezela, ez soilik sprintetan, baita klasika handietan ere. Ez noa luzatzera etaparen analisian. Hala ere, pare bat detaile interesgarri izan dira aipatzeko modukoak… Continue reading “Misteriorik gabeko etapan, detaile pare bat”

Hasi da zirkoa!

Hasi da hainbeste itxaroten egon garen Espainiako Vuelta, eta nola hasi ere!

Azken urteetako ohiturei jarraiki, taldekako erlojupekoaz hasi da Iruñako kaleetan barrena. Ibilbide korapilatsu zein arriskutusua izan dute txirrindulariek, eta azken kilometroan barrena Santo Domingoko aldapatik hasita Sanferminetako entzierroko ibilbidea zezen plazararte.
Continue reading “Hasi da zirkoa!”

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen:

HAUTAGAI NAGUSIAK

CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin dezaken oztoporik sortuko dionik. Azkar hartzen du erritmoa, irrikaz eta gosez itzuli beharko litzateke, taldea ere esnatu zaio eta, batez ere, azkenaldian lehen aldiz, denboraz planifikatu ahal izan du bere prestaketa. Lehen astean, defentsan lan egin beharko du, azken astean erasora pasatzeko. Bjarne Riis-ek birritan errepikatu bezela: “Contador-i dagokio faborito nagusiaren txartela”. Continue reading “Partaideak, multzoka”

Marino Lejarretatik gertuago

Atzo ospatu zen 32. Donostiako Klasikoa. Uda bat gehiagoz nazionarteko txirrindulari profesional onenak Gipuzkoako hiriburuan elkartu ziren nazioarte mailan egun bateko lasterketarik garrantzitsuenetakoan parte hartzeko.

Irteera lerroan iazko irabazlea falta zen, Philippe Gilbert belgikarra, baina baziren Boulevardeko zuzengunean besoak altxatzeko pisu handiko izenak: Alexander Vinokourov – aurtengo olinpiar jokoetako errepideko txapelduna; Purito Rodriguez, aurtengo Giroan bigarren eta larunbatean hasiko den Vueltarako hautagai nagusietako bat; Movistar taldean Valverde eta Beñat Intxausti… (Asier Sukiak bere postean oso ondo definitu zituen Donostiako klasikorako hautagaiak zeintzuk izan zitezkeen). Continue reading “Marino Lejarretatik gertuago”

#69 Tropela.net podcastak: Londreseko Olinpiar Jokoak 2012. Ibilbidea eta txirrindulariak

Londreseko Olinpiar Jokoetan jokatuko diren errepideko eta erlojuaren kontrako lehiaketaren inguruan aritzen dira podcast honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Lehiaketa honetan 20 txirrindulari aukeratu behar dira, 15 gizonezko eta 5 emakumezko. Axier eta Egoitzek beren analisia egiten dute eta kiniela egiterako orduan interegarri izan daitezkeen hausnarketak egiten dituzte.

Podcastaren lehen zatian ibilbideaz aritzen dira eta ondoren txirrindulariez, lehenik gizonezkoen multzoez eta ondoren emakumezkoenez.