Hasi da zirkoa!

Hasi da hainbeste itxaroten egon garen Espainiako Vuelta, eta nola hasi ere!

Azken urteetako ohiturei jarraiki, taldekako erlojupekoaz hasi da Iruñako kaleetan barrena. Ibilbide korapilatsu zein arriskutusua izan dute txirrindulariek, eta azken kilometroan barrena Santo Domingoko aldapatik hasita Sanferminetako entzierroko ibilbidea zezen plazararte.

Movistar taldea izan da azkarrena, eta Imanol Erviti nafarra ez denez bere taldekideekin iritsi, Jonathan Castroviejo bizkaitarrak jantzi du liderraren lehen elastiko gorria. Aurreko urteetan eginiko lan onak, eta talde laranjatik izan zuen irteera kontutan izanda, benetan pozgarria mutil honen jarraitzaileontzat atzokoa. Itzuli handi bat egingo duelakoan nago, indartsu iritsi da behintzat. Bejondeiola!

Minutuaren barruan sartu dira talde guztiak eta diferentziak erabakiorrak izango ez direlakoan nago, ikusiko dugu… Detaile gisa, Euskaltel-Euskadi eta BMC izan dira entzierroko zatia azkarren egin duten taldeak, minutu bat eta hamazazpi segundu eskasetan, entzierroetan zezenek behar dutena baino denbora azkarxeagoa.

Eorikoei dagokionez, Gasparotto italiarra etxera joan da, nafar hiriburuko ibilbide arriskutsuko lehen biktima, tropelako kinielan %13,9ak duena. Gesink ez da erori beraz.

Bitxikeri moduan esan dezakegu Caja Rural talde nafarrak Iruñako festetako korrikalarien janzkeraz (gerriko eta guzti!) eratutako elastiko eta kasko gorriaz egin dute ibilbidea.

Hasi da beraz hainbat galderari erantzuna ematen saiatuko den itzulia: Contador klenbuterol aurrekoa ote da? Froome lider sendo bat izateko gai izango da? Supercobok aurreko urteko ‘maila’ aurkituko ote du? Eta nire aburuz behintzat, garrantzitsuena: Euskaltel-Euskadiren azken itzukli handia izango da filosofia zaharrarekin, eta bertako txirrindulariak inoiz baino ozenago saiatuko dira heuren nortasuna aldarrikatzen. Ea hala den. Atzo bertan Breschel daniarra hurrengo urtean Galdeanoren taldean izango dela zabaldu zen, lehen inkorporazioa beraz.