Frantziako Tourreko lehen asteari errepasoa egiten dute podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Gainera podcast honetan Haimar Zubeldiari atseden egunean egindako elkarrizketa duzue entzungai.
Ondorengo edukia aurkituko duzue podcast honetan:
– Haimar Zubeldiari egindako elkarrizketa.
– Euskal txirrindulariak.
– Sky taldearen nagusitasuna. Espero zen?
– Zein talde dira Sky sendo honi aurre egiteko gai?
– Faboritoak, bai kanpotik eta baita tropeletik bertatik ere.
– Beste izen propio batzuk: Sagan, Pinot, Cavendish eta Greipel.
Argazkia: radioshacknissantrek.com

Mendiko lehen etapa borobila izan da Sky taldearentzat. La Planche des Belles Filles mendatean -sei kilometroko oso igoera gogorra, gaur arte nahiko ezezaguna- nagusitu da Froome eta Wigginsek maillot horia jantzi du. Soilik Evansek, Nibalik eta Taaramaek eutsi diote Skyko bikoteari. Haimar Zubeldiak etapa bikaina egin du eta seigarren sailkatu da ; RadioShack talde xelebrearen liderra izan daiteke Tourrean aurrerantzean. Xelebrea diot Franck Schleck, Kloeden eta Horner, ustezko hiru liderrak, erdipurdi aritu direlako.
Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun.