Horrela izendatu zuen Frantziako Tourraren zuzendari Christian Prudhommek Ingalaterrako 'Grand Depart'. Inoizko Tourraren hasierarik handiena izan omen da. Ikusle kopuruari erreparatzen badiogu, izendapena ez da handi geratzen. 2 milioi eta erdi lagunek bete dituzte Ingalaterrako hiru etapetako errepide bazterrak. Antolatzaileen arabera 5 milioi izan dira. Edonola ere, jendetza izugarria. Nahi gabe edo, txirrindularitzaren aldeko giza-kate erraldoia osatu dute britainiarrek, Leedsetik Londresera, 546,5 kilometrotan zehar.
Etiketa Artxiboak:Ingalaterra
#92 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Ibilbidearen azterketa
Post honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Frantziako Tourrari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Aurtengo Tourra Ingalaterratik hasten da
– Ez dago prologorik
– Harbidetako etapa bat jokatuko da
– Ibilbidea orokorrean gogorra
– Azken aurreko erlojuaren kontrako bakarkako saioa bakarra, nahiz eta 54 kilometrotako den, luzea
– Azken eta 19:00ak aldera amaituko da aurretik emakumezkoen La Course lehiatuko delako lehen aldiz historian
Continue reading “#92 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Ibilbidearen azterketa”
#69 Tropela.net podcastak: Londreseko Olinpiar Jokoak 2012. Ibilbidea eta txirrindulariak
Londreseko Olinpiar Jokoetan jokatuko diren errepideko eta erlojuaren kontrako lehiaketaren inguruan aritzen dira podcast honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Lehiaketa honetan 20 txirrindulari aukeratu behar dira, 15 gizonezko eta 5 emakumezko. Axier eta Egoitzek beren analisia egiten dute eta kiniela egiterako orduan interegarri izan daitezkeen hausnarketak egiten dituzte.
Podcastaren lehen zatian ibilbideaz aritzen dira eta ondoren txirrindulariez, lehenik gizonezkoen multzoez eta ondoren emakumezkoenez.