Mikel Landaren ordua

Ate joka dugu jada urteko lehenengo hiru asteko itzulia. Harbideetako klasikoak gogoangarriak izan baziren, erabat bestelakoak suertatu ziren Ardenetakoak, eta agian horregatik, zaletuak gosez dira, Italiako Giroa noiz hasiko zain.

Lasterketa arrosak duen berezko xarmaz gain, gainera, aurten euskal zaleak badu beste pizgarri bat. Eta ez euskal zaleak bakarrik; Mikel Landaren azken urteko bilakaerak ikusmin handia sortu du txirrindularitza munduan, eta aurten Sky taldearen koloreekin lehiatzeak ikusmin hori areagotzea eragin du.

Mikel Landa

Denboraldi hasiera ez zen lasaia izan talde britainiarrarentzat arabarri dagokionez. Apustu handia egin zuen Mikel Landaren fitxaketarekin: taldean lider berri bat sartzeak suposatzen duen ahalegin ekonomikoak zuzenean Sky-ren harri bitxietako bat bilakatu zuen Landa. Eta beste gauza batzuen artean, Tim Kerrison taldeko kirol errendimendu burua bere zerbitzuetara jartzea suposatzen zuen horrek. Continue reading “Mikel Landaren ordua”

Sky taldearen “gosea”

David Brailsford kazetariekin MallorcanHurrengo 5 urteetarako helburuak azaldu ditu ingelesen kirol-zuzendariak.

Nahiz eta, denbora gutxi honetan lortutakoaz harro egon Dave Brailsford-ek 2020 urterako proiektua handitzen jarraitu nahi du apustu handinahi batekin.

50 urteko britainiar txirrindulari ohiak 2010-2015 urte bitartean Britainia Handian miloi batek txirrindularitza praktikatzera bultzatu dutela batez ere, Wiggins eta Froome-k Frantziako Tourra irabazi ostean.

Bere hitzetan “era garbian eta britainiar txirrindulariekin egiteko filosofiarekin” garaitzeak gizarte fenomeno batean bilakatu da Tourreko lehen hiru etapatan ikusi genuen bezala. “Orain inoiz baino gehiagoko gosea izan behar dugu”, “2020rako helburua urtez urte munduko talderik indartsuena eta kirol klubik patenteenetariko bat izatea da” dio Sir Dave-k.

Guztira 165 garaipen, arritzen digun datu batekin azken boladan pattal ibili den Boasson Hagen-ek liderra da taldearen sailkapen honetan 24 irabazirekin hala ere, pribilegio hori galtzeko zorian MTN-Qhubeka talde afrikarrarekin fitxatu duelako.

Kirol mailan itzuli handietara zentratuta jarraituko du klasikoak zainduz eta monumentuak helburu handitzat hartuta.