Mikel Landaren ordua

Ate joka dugu jada urteko lehenengo hiru asteko itzulia. Harbideetako klasikoak gogoangarriak izan baziren, erabat bestelakoak suertatu ziren Ardenetakoak, eta agian horregatik, zaletuak gosez dira, Italiako Giroa noiz hasiko zain. Lasterketa arrosak duen berezko xarmaz gain, gainera, aurten euskal zaleak badu beste pizgarri bat. Eta ez euskal zaleak bakarrik; Mikel Landaren azken urteko bilakaerak ikusmin […]

Nolakoa izango da aurtengo Tourreko hautagai nagusien multzoa?

Tourra badatorrela antzematen dugu egun hauetan eta halaxe iragarri du Suitzako Tourra ETB-ek ere, Tourra prestatzeko txirrindulariek erabiltzen duten test moduko lasterketa, Froomek irabazi berri duen Dauphineko Kriteriumaren moduan. Tourraren usaia dugu gure sudurreko mintzetan dagoeneko. Horren isla Tropelan egun gutxi barru Tourreko lehiaketarako kiniela egiteko epea irekiko dela da. Gogoz izango zarete, ezta? Baita […]

Jean-Christophe: bat ez, hiru!

Iazko denboraldian, lasterketaren bat hasi aurreko egunetan, tropela-zaleon artean asko komentatzen genuen honakoa: “AG2R tope zabilenk! Lasterketa guztietan norbait sartzen ditenk aurrean! Begira nola dabilen Betancur!” eta horrelakoak. Eta halaxe zen, kolonbiarrak Paristik Nizarakoa irabazteaz gain, ezin ahaztu Pozzovivo-ren Giroko 5. postua eta nola ez, urteko zita garrantzitsuenean bi emaitzarik onenak: Tourreko Péraud-en bigarren postua eta […]

Trikoloreak maila gorenean

Beste urtebetez munduko txirrindularitzarik onenaz gozatzeko aukera izan dugu lasterka mediatikoenean. Gauza on asko utzi dizkigu 2014ko Frantziako Tourrak. Hitz gutxitan deskribatu ezinekoa. Podiumaren gorenean italiar bat: Nibali (Astana). Bere alboan bi frantses, Peraud (FDJ.fr) eta Pinot (AG2R). Zeresana eman dute anfitrioiek. Virenque izan zen 1997an azkena ohorezko postu horietan. Frantziak proba honi baikorrago ikusi […]

18. etapa: Pau > Hautacam (145.5 km). Profila eta aurre analisia.

IBILBIDEA Azken etapa Pirinioetan. Honen ostean sailkapen nagusia larunbateko bakarkako erlojuz kontrako proban aldatuko da (aldatu behar bada). Beraz disziplina horretan ez direnak hain espezialistak azken aukera daukate espezialistei denbora ateratzeko eta larunbatean gaur lortutako postuak mantentzeko. Etapa motza beste behin ere, 145,5 km-koa, baina bi mendate nagusien izenak irakurrita bildurra ematen dituen horietakoa: Tourmalet […]

10. etapa. Mulhouse > La Planche Des Belles Filles (161km). Profila eta aurre analisia

IBILBIDEA Lehen goi mendiko etapatzat jo daiteke. Izan ere, lehen mailako lau mendate igo beharko dituzte txirridulariek. Ez hori bakarrik; bigarren mailako bi mendate eta hirugarren mailako bat aurkituko dituzte ibilbidean. Hori guztia 161 kilometroetan. Kasik ez da kilometro bakar bat bera ere egongo ordekan. Ziklistak gora eta behera ariko dira etapa guztian. Azken mendateak, […]

Zer esango diogu Contadorri?

Ezusteko handiak ematen dituen kirola da. Hori esan ohi dugu txirrindularitzari buruz, eta gaur, beste behin, bere izaera erakutsi du kirol horrek. Azken egunean, azken unean, argitu dira podiumera igo diren gizonen izenak. Erlojupeko luzea, eta, gainera, azken etapa: aproposa guztiok hankaz gora jartzeko. Besterik gabe, azkenean, Contadorrek (TCS) astelehenean erdietsi zuen postuari eutsi dio, […]

David Millarrentzat etapa Luxenburgon extralurtarrak hartu zuen urteurrenean

Atzokoan 2012ko Frantziako Tourreko 12. etapa Millar britainiarrarentzat izan zen, beste lau lagunekin ihesean aritu ostean. Ihesean Peraud (AG2R), Gautier (Europcar), Kiserlovski (Astana) eta Egoi Martinez (Euskaltel) izan zituen kide. Urte honetako etaparik luzeena Saint-Jan-de-Maurienne eta Annonay Dazévieux artekoa. Etapa hasiera bizia joan zen, zailtasunik handienak bertan baitzituzten. Bazirudien boskoteari lagun gehiago gehituko zizkiola atzetik. Jazarpenean […]

Bigarrena jarraian Puritok

Joaquin Rodriguez (KAT) etapa ehiztari bikaina dela agerian geratu da. Bigarren garaipena lortu du jarraian eta lidergoari eutsi dio. Gaur ere bigarren Samuel Sanchez (EUS). Ihesaldiak sortzen saiatu dira. 16ko bat osatu osatu da, baina Sky taldeak ihesaldian inor sartzerik lortu ez duenez, tropelari ederki tira dio saiakera zapuztu arte. Ibilbidea, ordea, iheslariei aukera emateko […]

Martinek esku-eskura du Paris-Niza

Tira, agian, askotxo esatea da hori, kontuan hartuta 23 lagun daudela 29 segundoren bueltan, baina 5. etapak asko argitu ditu gauzak. Izan ere, gaur, ostirala, 27,5 kilometroko erlojupekoa jokatuko da Rognes eta Aix-en-Provence artean, eta 5. etapako irabazle Klodenek 10 segundoko aldea bakarrik dauka alemaniarrarekiko. Adibidez, Algarveko Itzuliko erlojupekoan (17 km), otsail erdialdean, Martinek 30 […]