Armstrong is back. Gaizkile bihurtutako heroia itzuli da. Orain dela bi urte Oprah Winfreyri aitortu zion urtetako dopina (Egoitzen iritzia), eta bueltan da Armstrong, oraingoan BBCko kirol editore Dan Roanen aurrean. 2013ko urtarrilean dena ilun bazen ere, 2015ean “argia” ikusten ari da Armstrong. Hala ere, barkamena eskatzetik urrun, baloiak kanpora botatzean datza txirrindulari ospetsuaren diskurtsoa. Beste behin.
Izan ere, egindakoaz harro ez dagoen arren, berriz errepikatuko luke. Armstrongek esaten diguna zera da: aukera bakarra zen dopina, 1995ean guztiek egiten zutelako. Itzuleraren ostean harrapatu izanak penatzen du Armstrong, dopatzeak berak baino. “Barkamena jasotzeko” garaia dela uste du Armstrongek, baina badirudi ez duela saio handirik egingo. Arrazoia izan ala ez, dena justifikatuta omen dago, erantzukizunik ez duelako hartzen. Eta gainera, batek daki urtetan eutsitako gezurra noraino heltzen den (bigarren itzuleran ez zela dopatu dio). Horrela nekez bilatu ahal da inoren barkamena. Esteka honetan ikus ditzakezue ia ordubeteko elkarrizketa eta erantzun guztiak, ingelesez.
Flandriako txirrindulariak erakustaldia eman du gaurkoan. Hori bakarrik ez, Giro honetako eta aspaldian ikusi dugun erakustaldirik gogoangarriena eman digu. Txirrindulari zaleok eskerrak emateko moduan gara zalantzarik gabe.
Gaurkoan Ion Izagirrek ere ederki egin du lan Mikel Nieveren mesedetan. Mikelek 28 urte bete ditu gaur eta etapa garaipena nahi zuen, baina gonbidatu berezi bat izan du bere saiakeran Cunegoz gain, De Gendt hain zuzen ere.
Multzo honetan 8 txirrindulariren artean 2 aukeratu behar dira. Txirrindulari hauen artean beteranoak eta gazteak aurkitzen dira, baina maila altuko txirrindularik guztiak ere.
Gazteenen artean Gesink, Kreuziger eta Tony Martin aurkitzen dira. Martin erlojuaren aurkako txirrindulari bikaina da. Dakizuen bezala, Suitzako azken etapan Cancellarari gailendu zitzaion, beraz, Tourrean maila bera mantentzen badu Cancellarak eduki ohi duen nagusitasunarekin amai dezake.
CunegoLampreko talde buru gisa izango da Tourrean. Txirrindulari ona den arren, aspaldian ez dugu sasoi betean ikusi eta Tourrean ere antzera ibiliko dela iruditzen zait. Bere helburu nagusia etapa garaipena izango dela iruditzen zait sailkapen nagusia alde batera utzita.
Adinean aurrera joanda, Rogers eta Vande Velde aurkitzen ditugu. RogersHTC-Columbiako talde buru gisa arituko da. Aurten Kalifornia eta Andaluziako itzuliak irabazita dator baina pentsa daiteke bere gorputzaldirik onena izan zuela, baina ez naiz ziur zer nola iritsiko den. Beharbada sorpresetako bat izan daiteke.
Vande Velde Garmineko talde buru izango da. Dagoeneko 34 urte ditu eta azken urteetan espero baino maila apalagoan dabil. Ez zait iruditzen aurtengoan hobeto arituko denik.
Amaitzeko Vinokourov geratzen zait, multzoko beteranoa. 37 urteko txirrindularia Giro bikaina egin ondoren TourreanContadorri laguntzen arituko da. Hala ere ez jakin kazakhstandarrak zer egingo duen. Asteko prologoan lehen postuetan arituko dela iruditzen zait.
Hau guztia esanda, nire apustua gazteen aldekoa izango da: Gesink eta Kreuziger. Cancellara ez hartzea arriskutsua izan daiteke kinielari dagokionez prologoa irabazteko hautagai nagusienetako bat baita eta lider jartzen bada puntuak bildu baititzake lehen egunetan. Hala ere gogora ekarri nahiko nuke Holandan jokatuko direla lehen etapak, beraz, aurtengo Giroak gertatu bezala, lider aldaketak izan daitezkeela uste dut. Horregatik aurtengoan Cancellara ez hartzea arrisku gutxiago hartze denaren ustea dut. Esan bezala, nire apustua gazteen alde.
Talde estatu batuarrak denboraldi txukuna egin zuen iaz. 29 garaipen lortu zituzten iaz eta gehien nabarmendu ziren txirrindulariak bi izan ziren, Farrar esprinter estatu batuarra eta Wiggins ingelesa. Lehenak Cavendish ahal guzti duna gainditzea lortu zuen Tourrean eta Wigginsek espero ez bezalako erakustaldia eman zuen 2009ko Tourrean eta sailkapen nagusian 4. amaitzea lortu zuen.
Aldaketa gutxi izango ditu talde estatu batuarrak aurtengo denboraldiari begira. Nagusiena WigginsekGarmin utzi eta Sky talde ingeles berrian izango dela da. Honek taldean egituraketan aldaketak eragingo ditu.
Vande Velde izango da 2010ean Tourreko taldeburu izatearen ardura hartuko du eta 2008an lortu zuen 4. postu hori berdindu edo hobetzen saiatuko da. 2009an Wigginsi laguntzea egokitu zitzaion, baina aurtengoa, esan bezala, ardura guztia berak izango du.
Farrar-ek iazko 11 garaipenak hobetzen saiatuko da. Ez du lan erraza izango Cavendish iaz bezain ondo aritzen bada.
Aipatutako bi txirrindulariez gain, Garminek kalitatezko txirrindulariak dituen erakusgarri, Dean Zelanda Berriko txapelduna, Tuft Kanadako erlojuaren kontrako txapelduna, Dan Martin Irlandako txapelduna eta Meyer Australiako txapeldunak ekarri nahiko nituzke gogora. Zalantzarik ez dut aurtengoan aipatutako txirrindulari hauek Zabriskie eta Millarrekin batera, zeresan handia emango duen taldea izango dela.
Multzo honetan izenik bada, Lance Armstrong da. Bere itzulerako denboraldian lehenengo aldiz Italiako Giroa egitea zuen urteko lehen helburu eta pasa den hilabetean lepauztaia apurtu izanak ere ez dio hori galaraziko. Ez dut irabazteko moduan ikusten, baina hainbat aldiz erakutsi duen lehiakortasunaz erraz sar daiteke top 10ean.
Bere azken elkarrizketetan zentzuzko hitzak entzun dizkiogu, Levi Leipheimer-en laguntzaile gisa bere burua eskainiz. Gustura entzungo lioke Contadorrek horrelakorik, baina itxaron beharko du: Giroan bere burua 10 lehenengoetan ibiltzeko gai ikusten badu, edozertarako gai izan baitaiteke Tourrean. Anbizioa ez zaio falta eta zurrumurru bat horren adibide: 2010an bera nagusi, zuzendari eta txirrindulari izango dituen taldea osatu nahian omen dabil.
Beste izen handi bat Fabian Cancellara dugu, baina aurten ez dabil fin. Romandian ere ez du lasterketa amaitu. Valverderen bide berbera jarraitu dezakeen hurrengoa izan daitekeen zurrumurruek ez diote segur aski batere lagundu. Italiarrekin hasi aurretik, Alexander Efimkin aipa daiteke. Errusiarren estiloan, hotz bezain erregularra. Zaila izango da podiumean ikustea baina sailkapenaren erdi edo atzealdean ikustea zailagoa. Antzekoa idatz nezake bere taldekide Tadej Valjavec esloveniarraz ere: espezialista itzuli handietan 10 eta 20. postuen artean iristen.