#334 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 19. etapa

Esperotako gidoiari jarraiki, 2019ko Italiako Giroko 19. etapan ihesaldi bat osatu da eta garaipena bertako partaide izan den Chavesek (MTS) lortu du. 12 izan dira ihesaldian eta errenta 9 minututik gorakoa izanda, beraien artean jokatu dute etapa garaipena. Sailkapen nagusiari dagokionez Miguel Angel Lopez (AST) mugitu da eta segundo batzuk urratzeko aukera izan du, baina ez du sailkapen nagusian aldaketarik eragin. Carapazek (MOV) jarraitzen du lider.

Hau eta 19. etapak eman dezakeena kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#332 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 17. etapa

2019ko Italiako Giroko 17. etapan berriro ere protagonista etapa ehiztariak izan dira. 30 bat laguneko ihesaldia eta bertan indartsuena Peters (ALM) frantziarra izan da. Atzetik Chaves (MTS) eta Formolo (BOH) iheskideak helmugaratu dira. Sailkapen nagusikoen arteko erasoak azken igoeran izan dira Movistarrekoen eskutik. Lehenik Mikel Landak (MOV) egin du aurrera eta atzetik Carapaz (MOV) eta Miguel Angel Lopez (AST) izan ditu. Atzerago Nibali (TBM) eta Roglicen (TJV) tropeltxoa.

Hau eta 18. etapak eman dezakeena Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen digu podcast honetan.

Aste batetik hirura bitartekoa

Gaitasunak eta zailtasunak. Galerak eta biziberritzeak. Horrelakoa ere omen da txirrindularitza. Oraindik ez dugu ahaztu Italiako Giroan gertaturikoa. Hiru asteko itzuli batek duen exijentzia maila ezin da astebetekoekin alderatu, logikoa dirudienez.

Simon Yates da desorekaren azken biktima. Thibaut Pinot eta Fabio Aru ere zaku berean sartu ahal diren arren, Ingalaterrako ziklista txikiari eta bere taldeari gertatutakoa da esanguratsuena. Lehen bi asteetako indarraldiak bukaera izan zuen hirugarrenean. Hustu egin zen Yates, aurretik Esteban Chaves taldekideari gertatu antzera. Mikel Nievek orekatu ahal izan zuen galera.

Chris Froome da orekaren borreroa. Israelen lurrera erori, patrikak ustez bete eta ezertarako gai ez zela izango espero zenean erakustaldia eman zuen. Suspertze harrigarria izan zen askorentzat, gaitasunaz harago nolakotasunarekin txundituta. 80 kilometro faltan jotako eraso hark jota utzi zituen tropeleko hainbat kide, ikus-entzule eta zaleak. Continue reading “Aste batetik hirura bitartekoa”

#246 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 10. etapa

2018ko Giroko bigarren atseden egunaren ondorengo lehen etapak emandakoa kontatzen digu Iban Perezek (@piban) podcast honetan. Lehen mendate azkar igo dute eta ezinean geratu dena Chaves (MTS) izan da, sailkapen nagusiko bigarrena, eta azkenean 20 minututik gora galdu ditu helmugan. Etapa garaipena, aldiz, ehiztari batek irabazi du, Mohoricek (TBM) hain zuzen ere. Sailkapenetako liderretan aldaketarik ez.

#242 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 6. etapa

Giroko 6. etapa hau izan da txirrindularientzat lehen test garrantzitsua Etnan amaitzen zen etapa baitzen. Bertan Mitchelton Scott taldeko bi liderretako batek lortu du etaparen garaipena, Chavesek, eta lidergoa, berriz, bere taldekide Simon Yatesek (MTS). Hau eta gertatutako guztia kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.