Zakur zaharren arteko lehia

Valverdek irabazi du Arrateko etapa, Rodriguezi azken arnasean aurrea hartuta, eta lider jarri da. Valverde eta Rodriguezekin batera, Contador eta Froome helmugaratu dira. Beste hamar txirrindulari segundo gutxira iritsi dira; tartean izan dira Beñat Intxausti eta Igor Anton.

Espainiako Vueltako lehen mendiko etapa izan dugu gaur. Helmuga Arrateko gainean izan da, aldapa aski ezaguna Euskal Herriko zale guztientzat. Ihesaldia jan du tropelak azken igoerari heltzeko une berean –Markel Irizar izan da ihesaldiko kideetako bat eta Gilbert ere bertan izan da- eta Arrateko malda gogorrenetan Valverde izan da erasoa jotzen lehena. Contadorrek erantzun dio eta gogor jo du. Valverde bera, Rodríguez eta Froome atera dira Contadorren atzetik. Hamar bat txirrindularik osatutako taldetxoak –tartean izan dira Beñat Intxausti eta Igor Anton- laukotea harrapatu du gainera iritsi baino lehen, baina Contadorrek berriz ere hortzak erakutsi ditu, oso indartsu dagoela erakutsi du, eta taldetxoa txikitu du berriz ere. “Zakur zaharren arteko lehia” irakurtzen jarraitu

Misteriorik gabeko etapan, detaile pare bat

Misteriorik gabeko etapa nafar errepideetatik: ihesaldia-neutralizazioa-sprinta. Degenkolb gaztea Davis zaharraren aurretik nagusi, justu bada ere. Ongi adierazi du Eneko Garatek twitter bidez gertatutakoa: “Baldarrena indartsuen”, izan ere, halakoxe moldea dauka bizikleta gainean, Boonen handiaren estilora. Etorkizun handiko txirrindularia da, eta hura bezela, ez soilik sprintetan, baita klasika handietan ere. Ez noa luzatzera etaparen analisian. Hala ere, pare bat detaile interesgarri izan dira aipatzeko modukoak… “Misteriorik gabeko etapan, detaile pare bat” irakurtzen jarraitu

Hasi da zirkoa!

Hasi da hainbeste itxaroten egon garen Espainiako Vuelta, eta nola hasi ere!

Azken urteetako ohiturei jarraiki, taldekako erlojupekoaz hasi da Iruñako kaleetan barrena. Ibilbide korapilatsu zein arriskutusua izan dute txirrindulariek, eta azken kilometroan barrena Santo Domingoko aldapatik hasita Sanferminetako entzierroko ibilbidea zezen plazararte.
“Hasi da zirkoa!” irakurtzen jarraitu

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen:

HAUTAGAI NAGUSIAK

CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin dezaken oztoporik sortuko dionik. Azkar hartzen du erritmoa, irrikaz eta gosez itzuli beharko litzateke, taldea ere esnatu zaio eta, batez ere, azkenaldian lehen aldiz, denboraz planifikatu ahal izan du bere prestaketa. Lehen astean, defentsan lan egin beharko du, azken astean erasora pasatzeko. Bjarne Riis-ek birritan errepikatu bezela: “Contador-i dagokio faborito nagusiaren txartela”. “Partaideak, multzoka” irakurtzen jarraitu

Mendate asko, eta hasieratik

Aurreko urteetako joerari eutsi dio Espainiako Vueltako antolakuntzak ibilbidea osatzeko orduan. Etapa menditsuak dira nagusi eta erlojupeko bakarra egongo da, 39 kilometrokoa. Vuelta irabazi ahal izateko, ezinbestekoa izango da maldan gora ondo moldatzea. Ez hori bakarrik: sasoi betean ekin beharko zaio itzuliari, konturatu orduko aldapan gora bukatutako etapekin tupust egingo duelako tropelak.

Vuelta Euskal Herrira dator aurten ere. Hain justu ere, Iruñean hasiko da larunbatean, taldekako erlojupeko bitxiarekin, entzierroaren ibilbidean eragingo dietelako pedalei txirrindulariek (16 kilometro guztira). Lehenengo etapa Vianan bukatuko da eta litekeena da esprintean erabakitzea, baina bigarren etapan plater txikia jarri beharko dute ziklistek, azken kilometroetan behintzat, Arrateko santutegira iritsiko baitira. Eta biharamunean, Euskal Herria utzi eta Valdezcarayn, Errioxako mendaterik ezagunenetakoan, borroka egongo da oilarren artean. “Mendate asko, eta hasieratik” irakurtzen jarraitu