Atzo ospatu zen 32. Donostiako Klasikoa. Uda bat gehiagoz nazionarteko txirrindulari profesional onenak Gipuzkoako hiriburuan elkartu ziren nazioarte mailan egun bateko lasterketarik garrantzitsuenetakoan parte hartzeko.
Irteera lerroan iazko irabazlea falta zen, Philippe Gilbert belgikarra, baina baziren Boulevardeko zuzengunean besoak altxatzeko pisu handiko izenak: Alexander Vinokourov – aurtengo olinpiar jokoetako errepideko txapelduna; Purito Rodriguez, aurtengo Giroan bigarren eta larunbatean hasiko den Vueltarako hautagai nagusietako bat; Movistar taldean Valverde eta Beñat Intxausti… (Asier Sukiak bere postean oso ondo definitu zituen Donostiako klasikorako hautagaiak zeintzuk izan zitezkeen). “Marino Lejarretatik gertuago” irakurtzen jarraitu
Londres-ko Jokoei amaiera ematearekin bat, etxera datorkigu goi mailako txirrindularitza,
Gizonezkoetan, Martin alemaniarra izan da bigarren eta Froome hirugarren. Nabarmentzekoa da, letra larriz gainera, Jonathan Castroviejo getxoztarra bederatzigarren sailkatu dela. Emakumezkoetan, Arndt alemaniarra sailkatu da bigarren postuan eta Zabeliskaya errusiarra izan da hirugarren.
