Joaquim Rodriguezek irabazi du Ancareseko mendiko etapa. Contador bigarren sailkatu da bost segundora, Valverdek hamahiru segundo galdu ditu eta Froomek ia 40 segundo. Hauek guztiak zenbakiak baino ez dira. Zenbaki hotzak. Baina behin helmugara iritsita telebistak erakutsitako irudiek informazio asko eman dute. Contadorrek, etsipen puntuarekin, kazetari baten mikroa aldendu du. Igotzaile espainiarrak helmugatik bi kilometrora erasorik gogorrena jo du eta baita tartea ireki ere. Ez zaio, ordea, nahikoa izan eta Ezaron bezala, Rodriguezek Contador atzeman eta azken metroetan atzean utzi du. Katushako taldeburuak hiru etapa irabazi ditu dagoeneko. Bikain. “Joaquim Rodriguez Contador erretzen ari da” irakurtzen jarraitu
Tropelan ez dugu preziorik igoko
Gaur berri askotan BEZa protagonista izaten ari da. Dakizuen moduan, guk maillotak eta txapelak ditugu salgai Tropelari lagundu ahal izateko. Jakinarazi nahi dizuegu guk ez ditugula prezioak igoko, beraz, ez galdu aukera eta eskatu zuenak!
– Txapela: 12€
– Maillot manga motza: 45€
– Kuloteak: 65€ (agortuak)
Zalantzaren bat baduzue berri honen iruzkinetan idatz dezakezue edo gure helbide elektronikora idatz diezagukezue.
[Eskaria egiteko formulategiak jarraian dituzue, lehenik txapelarena eta ondoren maillotarena]
“Tropelan ez dugu preziorik igoko” irakurtzen jarraitu
Aproposa telebistatik emateko, eta hala ere…
Gaur ospatu da 2012ko Vueltako 12. etapa, Pontevedra eta Ezaroko begiralekuaren artekoa. Ohitura bihurtu denez Espainiako Itzuliko edizio honetan antolatzaileek etapa garaipena erabakitzeko azken kilometroetan aldapa oso pikoa jarri dute (batez besteko % 15 aldapa, gehienez % 30 ).
Polemikoa izaten ari da ibilbidea. Iosu Garate lagunak argitaratutako azken postean eztabaida hori ikusi ahal izan da. Normala den bezala, gai honen aldekoak eta kontrakoak ditu. “Aproposa telebistatik emateko, eta hala ere…” irakurtzen jarraitu
Ikuskizunaren mesedetan

Lortu dute nahi zutena. 11 egun pasa dira Espainiako Itzulian eta lehen lau sailkatuak 58 segunduren tartean daude (lehen hirurak 15 segundutan). Ah! Eta horietatik 3 espainiarrak, tartean aurtengoan dopin zigorretatik bueltan diren Contador eta Valverde ultramaitatuak. Pentsa, Rodriguez lider irten da itzuliko banakako erlojupeko bakarretik! Espektakulua!
Gaurkoari so, Pontevedra inguruan izan da etapa, eta egia esan, aurten Samuel Sanchezek Oñatin irabazi zuenaren antza handia hartu diot. Aldapa gogorra eta jaitsiera teknikoa. Erlojupeko klasikoa ez behintzat inondik inora. Valverdek eta Rodriguezek Castroviejo, Meyer edo Talansky bezelako espezialistek baina denbora hobea egin dutela esanda… Viva!
Degenkolb da Vuelta honetako esprinterra

Gaurkoan laugarren etapa garaipena eskuratu du alemaniarrak. Zalantzak bazeuden ere, aurtengo Vuelta honetan indartsuena eta azkarrena, nola ez, bera dela argi geratu da.
Galizian da tropela eta bertan izango da hurrengo egunetan ere. Profilari begiratuta bazirudien gaurkoan iheslariek aukeraren bat izan zezaketela; horretan saiatu dira Javier Aramandia (CRJ) – dagoeneko laugarrenez! Gaur ere lehiakorrenaren saria eman diote – eta Palomares (ACG). Tropelak, ohi moduan, ibilbide gorabeheratsua izanik ere, ez du behar besteko esfortzurik egin beharrik izan lasterketa kontrolatzeko.
Azken 20 kilometroetan urduritasuna nabaritu da. SKY taldea izan da tropelari ibilbidea irekitzen, bai Swifti esprinta prestatzeko bai Froome arazorik gabe aurrean izan zedin. Bitartean Cobo (MOV) beste zenbait txirrindularirekin atzean geratu da, lasterketatik erabat deskonektatuta bailitzan.
“Degenkolb da Vuelta honetako esprinterra” irakurtzen jarraitu