Mendate asko, eta hasieratik

Aurreko urteetako joerari eutsi dio Espainiako Vueltako antolakuntzak ibilbidea osatzeko orduan. Etapa menditsuak dira nagusi eta erlojupeko bakarra egongo da, 39 kilometrokoa. Vuelta irabazi ahal izateko, ezinbestekoa izango da maldan gora ondo moldatzea. Ez hori bakarrik: sasoi betean ekin beharko zaio itzuliari, konturatu orduko aldapan gora bukatutako etapekin tupust egingo duelako tropelak.

Vuelta Euskal Herrira dator aurten ere. Hain justu ere, Iruñean hasiko da larunbatean, taldekako erlojupeko bitxiarekin, entzierroaren ibilbidean eragingo dietelako pedalei txirrindulariek (16 kilometro guztira). Lehenengo etapa Vianan bukatuko da eta litekeena da esprintean erabakitzea, baina bigarren etapan plater txikia jarri beharko dute ziklistek, azken kilometroetan behintzat, Arrateko santutegira iritsiko baitira. Eta biharamunean, Euskal Herria utzi eta Valdezcarayn, Errioxako mendaterik ezagunenetakoan, borroka egongo da oilarren artean. Continue reading “Mendate asko, eta hasieratik”