Zergatik dituzte Rojas, Amador eta Oliveirak 35 puntu atzoko etapan?

Atzoko etapan Movistarrek taldekako erlojupekoa irabazi zuen. 8 kideak iritsi ziren helmugara batera eta aurreko eguneko postuek kontutan izanda, Rojas jarri jantzi zuten liderraren maillotaz. Telebistan ere irudi hori eman zuten, baina epaileek Rojas, Amador eta Oliveira zigortzea erabaki zuten. Epaileen aburuz Rojasek, pistan ikusi izan dugun moduan, eskuz bultza eta laguntza eman zien etapan […]

Costa Ricako heroia

Astebete pasa da Giroa amaitu zenetik eta jada urrun geratzen da Giroa. Dauphiné hasi berri da eta laster izango dugu ere Tourra gainean. Gaurko honetan ordea tropelak Italian igaro dituen hiru asteek utzi diguten protagonistetako bat ekarriko dut gogora: Amador. Andrey Amador (San Ramón, Costa Rica, 1986) Giroko ezusteko nagusietariko bat izan da. Sanremoko irteeran […]

Euskaldunen Girorik onena, euskal talderik gabe

Azken egun hauetan, Italiako Giroa tarteko, hainbat zale irakurri ditut sare sozialetan Euskaltel-Euskadiren falta gogorarazten. Euskaldunak inoizko Girorik onena egiten eta talde euskaldunik World Tour-ean ez izatea ze nolako galera izan den aipatuz. Ai!! Zer ez ote genuen egingo euskal talde batekin… Badirudi etapa erdiak eta sailkapen orokorra ere eskuratu ahal izango genituela….Eztabaidarako ematen du behintzat. Eman […]

Aruk egin ezin duena Mikel Landak

Gaurkoan ere erakustaldia eman du Astana taldeak. Madonna Di Campiglio igoeran jada Contador (TCS) bakarrik zen eta talde kazakhstandarrak bost ordezkari zituen, tartean Mikel Landa (AST). Besterik ezean, etapa garaipena lortu du Mikelek talde urdinarentzat. Contador izugarri dabil eta jada ez da segundoen borrokan ari. Faboritoen artean Aru (AST) da aurre egin diezaioken bakarra, baina […]

#61 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Bigarren astea

Eneko Garate (@egarate), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren bigarren asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan: – Azken astean izan diren esprint eta ihesaldiak – Aste honetako bi liderrak: Purito eta Hesjedal. – Noiz etorriko da faboritoen benetako ordua?

Hego Amerikara begira

Astearen hasieran Kolonbiako Colombia es Pasion taldeari buruzko erreportajea plazaratu zuen egunkari batek. Arrazoia? Haren burua ezagutzera ematen ari da talde hori eta egunotan Kataluniako Voltan da. Erreportajea irakurri eta neure burua lanean jartzea biak bat izan ziren. Betidanik izan diet sinpatia Hego Amerikako txirrindulariei eta haien peskizan bistadizoa eman diot tropelari. Kolonbian txirrindulariei pedaleroak […]