#501 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 10. etapa

Cavendishek (DQT) bere Tourreko 33. etapa garaipena lortu du

Inork gutxik espero zuen Cavendishek (DQT) aurtengo Tour honetan hiru etapa garaipen eta berdearen lehian izango zenik. Pentsa, %20ak baino gutxiagok hartu du Tropelan eta hori “Beste azkarrak” multzoan izanik. Garaipen hauei esker Tropelan puntu gehien eman dituen hirugarren txirrindularia da liderraren, Pogacarren (UAD), eta asteburuan erretiratu zen Van der Poelen (AFC) atzetik. Gai izango ote kontrol barruan iristeko Parisera bidean?

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

Zergatik dituzte Rojas, Amador eta Oliveirak 35 puntu atzoko etapan?

Rojas lider jantzi zuten uneaAtzoko etapan Movistarrek taldekako erlojupekoa irabazi zuen. 8 kideak iritsi ziren helmugara batera eta aurreko eguneko postuek kontutan izanda, Rojas jarri jantzi zuten liderraren maillotaz. Telebistan ere irudi hori eman zuten, baina epaileek Rojas, Amador eta Oliveira zigortzea erabaki zuten. Epaileen aburuz Rojasek, pistan ikusi izan dugun moduan, eskuz bultza eta laguntza eman zien etapan zehar bere bi kideei eta jokabide hau arauz kanpokoa dela iritzi zuten epaileek. Ondorioz 3 minutuko zigorra ezarri zieten hiru txirrindulariei.

Movistar taldea Voltako 2. etapan helmugaratzenHonek eragina zuzena izan du sailkapen nagusian. Lider moduan janzten Rojas ikusi bagenuen ere, zigorraren ondoren, Valverdek eramango du gaur soinean eta murtziarra izango da liderra. Baina etapako sailkapenean ez du eraginik zigorrak.

Taldekako erlojuaren saioetan taldeak dira sailkapenetan agertzen direnak. Atzoko sailkapenean Movistar izan zen garailea, atzetik BMC eta ondoren SKY. Gure puntuazio sistemaren oinarria talde horretako kide guztiei puntuak ematea da, nahiz eta beranduago helmugaratu etapan bertan – hori da ezinbestekoa puntuak jasotzeko, etapa amaitzea. Zergatik? Garbi dugulako kide guztien lanari esker lortzen duela taldeak emaitza eta ez soilik denbora markatzeko behar diren txirrindularien lanari esker. Horrenbestez, atzoko kasura bueltatuz, nahiz eta Rojas, Amador eta Oliveirak zigorra jaso, talde irabazleko kide izateagatik dagozkien 35 puntuak zuzenak direla baieztatzen dizuegu.

Amets Txurruka, puntuak pilatzen!

Amets Txurruka

Gerrans (OGE), Impey (OGE), Henao (SKY)… baina zeini axola zaio hiru etapa hauetako garaileak zein izan diren Amets Txurrukak emandako lezioa ikusita? Egia da Tropelan etapa garaileek (eta lehen postuetan sailkatuek) ematen dituztela puntuak eta ez ihesaldietan sartzen direnak. Baina bukaeran bai, bukaeran Ametsek emango ditu puntuak Tropelan. Honek iaz hainbeste aldiz aipatutako puntuazio sistema bat dakarkit burura; zuei ere bai, ala?

(null)