Zergatik dituzte Rojas, Amador eta Oliveirak 35 puntu atzoko etapan?

Rojas lider jantzi zuten uneaAtzoko etapan Movistarrek taldekako erlojupekoa irabazi zuen. 8 kideak iritsi ziren helmugara batera eta aurreko eguneko postuek kontutan izanda, Rojas jarri jantzi zuten liderraren maillotaz. Telebistan ere irudi hori eman zuten, baina epaileek Rojas, Amador eta Oliveira zigortzea erabaki zuten. Epaileen aburuz Rojasek, pistan ikusi izan dugun moduan, eskuz bultza eta laguntza eman zien etapan zehar bere bi kideei eta jokabide hau arauz kanpokoa dela iritzi zuten epaileek. Ondorioz 3 minutuko zigorra ezarri zieten hiru txirrindulariei.

Movistar taldea Voltako 2. etapan helmugaratzenHonek eragina zuzena izan du sailkapen nagusian. Lider moduan janzten Rojas ikusi bagenuen ere, zigorraren ondoren, Valverdek eramango du gaur soinean eta murtziarra izango da liderra. Baina etapako sailkapenean ez du eraginik zigorrak.

Taldekako erlojuaren saioetan taldeak dira sailkapenetan agertzen direnak. Atzoko sailkapenean Movistar izan zen garailea, atzetik BMC eta ondoren SKY. Gure puntuazio sistemaren oinarria talde horretako kide guztiei puntuak ematea da, nahiz eta beranduago helmugaratu etapan bertan – hori da ezinbestekoa puntuak jasotzeko, etapa amaitzea. Zergatik? Garbi dugulako kide guztien lanari esker lortzen duela taldeak emaitza eta ez soilik denbora markatzeko behar diren txirrindularien lanari esker. Horrenbestez, atzoko kasura bueltatuz, nahiz eta Rojas, Amador eta Oliveirak zigorra jaso, talde irabazleko kide izateagatik dagozkien 35 puntuak zuzenak direla baieztatzen dizuegu.