Zergatik ez da Haimar Zubeldia aurtengo Tourrean izango?

Hori da neure buruari behin eta berriz egiten diodan galdera atzo berria jakin nuenetik. “Zerbait gertatuta da taldean, hau ez da normala” pentsatu nuen, eta hori jarraitzen dut pentsatzen. Askok pentsatuko duzue Haimarrek 40 urte dituelako eta bere bizitza profesionalaren amaieran delako izango dela. Izan liteke, baina askotan esan dugun moduan, Haimar zerbait izan bada […]

Tropela hautagai nagusirik gabe

Ez dakit ze probabilitate dagoen hautagai nagusirik gabe geratzeko, baina aurtengo Tourrean hala geratu gara Tropelan behintzat. Marka da gero!! Froome 4. eta 5. etapetan erori zen, behin baino gehiagotan lasterketa utzi zuen arte. Behin azterketa eginda jakin genuen eskumuturretako hezur bat baino gehiago hautsiak zituela. Nola jarraitu ba horrela? Etsipenak jota, autoan sartu eta […]

…geroaren itxaropen (Giroaren biharamunean, II)

Artikuluaren aurreneko zatian egindako kronikaren ostean, ez dirudi ondorio baikorregirik ateratzerik dagoenik aurtengo Italiako Giroaz. Hala izanda, zergatik bigarren zati honetarako halako izenburua? Bada, nire ustetan behintzat, baikor izateko arrazoiak egon badaudelako. Eta ez gutxi gainera. Hasteko, Nairo Quintanaren nagusitasunak iazko maila berretsi egiten duelako. Eta kolonbiarrak datozen urtetarako edozertarako hautagaitza erakusten jarraitzen duelako. Lasterketaren […]

Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke

Ez gaitu harritu. Espero zitekeen zerbait zen. Kontrakoa gertatu izan balitz ere normaltzat hartuko genukeen. Atzo eguerdian Carlos Sastrek prentsaurreko baten bidez agur esaten zion txirrindularitza profesionalari. 35 urterekin eta azkeneko 15ak kirol honi estuki lotuta. 1997an eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari. Once taldearekin hasi zen, Manolo Saiz-en eskutik. Baina zalegoak CSC taldean hasi […]

Zerurantz txistua botatzen duenari…

Bukatu berri da aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Nork bere gogoeta egingo du, ziur. Nirea Alemaniako txirrindularitzari buruzkoa da. Alemanian, azken urteetako dopin auziak direla medio, telebista kateek txirrindularitza bazterrean utzi dute, eta ZDF eta ARD kateek iragarritakoa betez gero, aurten emango dute Tourra azkenekoz. Ullrich ‘Puerto auzian’ sartu izana ez zuten batere ondo hartu. Haien […]

Oslotik L’Alpe d’Huezera, Donostiatik igarota

Lance Armstrong erretiratu egin da. Edo hobeto esanda, AEBetako lasterketa batzuetan baino ez du parte hartuko aurrerantzean. Tourra, klasiko handiak eta abar bukatu dira. Kitto. Nahiko oharkabe joan da Armstrong, baina txirrindularitza zale gehienontzat joan den urteko Tourra eta gero erretiratu zen, orduan iragarri zuelako Europan ez zela berriz ere lehiatuko. Haren jaioterritik milaka kilometrora […]

20. etapa: St. Etienne – St. Etienne

Aurten ez dute erlojupekoan ondo ibiltzen direnek aukera gehiegirik izan. Gaurkoan 55 km dituzte baina ez espero garai honetan erlojupekoan espezialista hutsak direnek irabazteko aukerarik izango dutenik, ez behintzat eguraldiak edo beste baldintzaren batek aurkakorik esaten ez badu. Gogoratu 2003 urtean izan zen azkeneko erlojupeko, bertan Millar, eguraldi txarraren ondorioz garaile izan zela. Gaurko hautagai […]

Aitor Gonzalez Suitzako Tour-ean garaile

Mendiko sailkapenean Roberto Laiseka nagusi. Euskaltel-Euskadiren bigarren garaipen garrantzitsua izan da Dauphine Libereren ostean. Azken etapa arte Rogers australiarra izan bazen itzuliko lider, itzuliko 9. etaparen garaile Aitor Gonzalez izan da eta behar besteko abantaila eskuratu ostean itzulia bereganatu du. Baina Euskaltel-Euskadi-ren garaipen honi mendiko sailkapenekoa gehitu behar zaio, izan ere, Roberto Laiseka txirrindulari algortarrak […]