Mende: oroitzapen gozoa

2011ko azaroaren 11. Data horren harira albiste iturri bilakatu zaigu ONCE txirrindularitza taldea izandakoa. Izan ere, talde hartako partaide ohi asko mahai baten bueltan elkartu dira. Tropelzale asko, gazteak zaretenez, ez zenuten taldea ezagutuko, edo akaso ez duzue oroituko haren bilakaera. Hamaika garaipen lortu zituzten Manolo Saizek zuzendutako ziklistek. Pixka bat zaharragoak garenok ondo gogoratzen […]

Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke

Ez gaitu harritu. Espero zitekeen zerbait zen. Kontrakoa gertatu izan balitz ere normaltzat hartuko genukeen. Atzo eguerdian Carlos Sastrek prentsaurreko baten bidez agur esaten zion txirrindularitza profesionalari. 35 urterekin eta azkeneko 15ak kirol honi estuki lotuta. 1997an eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari. Once taldearekin hasi zen, Manolo Saiz-en eskutik. Baina zalegoak CSC taldean hasi […]

Podiumean, behingoz?

Denbora ez da alferrik pasatzen. Bederatzi urte joan dira euskal ziklista bat hiru asteko itzuli batean podiuma azkeneko aldiz igo zenetik. Aurten Igor Antonekin amets egin dezakezu? Amets egitea librea da eta Antonek iaz, Espainiako Itzulian bertan, erakutsi zigun gai dela onena edo onenetako bat izateko. Ea ba… Aitor Gonzalez zumarragarra da orain arte hiru […]

Virenque ematen du

2004ko tourrean Richar Virenque frantziarrak azkeneko aldiz irabazi zuen mendiko sailkapena. Aurreko tourrean bere ametsetako bat betetzea lortu zuen eta pozik utzi zuen txirridularitza profesionala maillot horia janztea lortu baitzuen, hori bai edizio hartan mendiko sailkapen nagusia eskuratu zuen. Garaipen hartaz aparte, urte hartan hamargarren etapa eta lehiakortasuna saria irabazi zituen, guztira mendiko sari nagusia […]

Oslotik L’Alpe d’Huezera, Donostiatik igarota

Lance Armstrong erretiratu egin da. Edo hobeto esanda, AEBetako lasterketa batzuetan baino ez du parte hartuko aurrerantzean. Tourra, klasiko handiak eta abar bukatu dira. Kitto. Nahiko oharkabe joan da Armstrong, baina txirrindularitza zale gehienontzat joan den urteko Tourra eta gero erretiratu zen, orduan iragarri zuelako Europan ez zela berriz ere lehiatuko. Haren jaioterritik milaka kilometrora […]

Igor Anton erori egin da eta Vuelta utzi du

Pena da. Handia gainera. Espainiako Vuelta bero -bero dagoen honetan, Igor Antonek etxerako bidea hartu behar izan du. Nire adiskide batek Euskaltel Euskadiko txirrindulariaren sasoiak berotuta edo, gogorarazi zidan aurreko batean duela bi urteko Vuelta, Anglirura bidean erori izan ez balitz, Contador estu har zezakeela. Batek daki. Kontuak kontu, aurten bai bazirudiela bere Vuelta izan […]

Armstrongen erorikoa

Ez, ez. Garrantzizkoa ez da gaur Joaquin Sobrinok Gaztela-Leongo lehen etapa irabazi izana, Armstrongen erorikoa baizik. Sprinter ezezagun batek ez du juxtuko aipamena baino gehiago merezi Armstrong notizia bada. Seguraski eroriko ez bazen ere ea Contadorren aurretik ala atzetik helmugaratuko zen izango zen notizia. Aurtengoan Gaztela-Leongo lasterketak inoiz baino oihartzun handiagoa jaso du Armstrong zetorrelako, […]

Nire Tourra

Tropela.net elkarteko kideek Tour-ari buruz zerbait idazteko eskatu eta ezpainari heldu diot. Behin izan naiz Frantziako Tour-ean, eta mota ezberdinetako oroitzapenak utzi zizkidan, ezpainekoa barne. 2002an joan ginen Jon Gonzalo lankidea eta biok Tour-era, irratiak bidalita. Pirinioetako etapa batera joan, eta zaletuekin egon behar genuen, bertako giroa jasoz. Hamaikagarren etapa Paun abiatu zen eta La […]

Azanza eta Belokiren maillotek jabeak dituzte

McEwen berriro ere garaile. Kaikuko Azanza txirrindulariaren eta Libertyko Belokiren eskutik atzoko eta gaurko etapetako garaileentzako maillotak banatu dira. 6. etapan garaile jose Lezotarra izan zen eta gaurko 7.etapan andmujika Donostiarra. Sailkapen nagusiko lehen postuan ez dago aldaketarik, eta jada laugarrenekoz urko zarauztarra da zerrenda-buru.