#181 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 17. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Italiko Giroaren 17. etaparen mini podcast hau prestatu du. Bertan kontatzen digu nola ihesaldi jendetsua izan den eta indartsuena Rolland (CDT) frantziarra izan den.

Aurre analisia: 20. etapa: Modane Valfréjus / Alpe d’Huez (110.5 km)

Frantziako Tourreko azken etapa mendatetsua. Oso etapa laburra izango da, 110 km besterik ez. Tourreko antolatzaileek, horrelako etapei gustua hartzen ari direla dirudi. Lehenengoz 2011. urtean jarri zuten horrelako ezaugarrietako etapa bat, Alpe d’Huez mitikoan amaitu zen etapa motz baina oso bizia. Etapa hartan sekulako ikuskizuna eskaini zuten txirrindulariek, azken edizioetako etapa izugarrienetariko bat eskainiz. […]

Aurre analisia: 19. etapa: Saint-Jean-de-Maurienne / La Toussuire – Les Sybelles (138 km)

Frantziako Tourra amaitzera doa, atzera kontua hasita dago jada. Alpeetako azken bi etapa nagusiak eta Pariseko esprint handia geratzen dira bakarrik. Podiumeko postuak finkatuta daudela dirudi, nahiz eta Nibali (AST) eta Contador (TCS) seguru saiatuko diren hurrengo bi egunetan egoera hau aldatzen. Nahiz eta sailkapen nagusiko lehen postuak argi diruditen, top10-eko txirrindularien arteko lehia polita […]

Aurre analisia: 14. etapa: Rodez / Mende (178.5 km)

Frantziako Tourreko bigarren asteburuko lehen etapa ihesaldiarentzat egina dago. Ez dago ibilbidea ikusi besterik ez, ihesaldiak aukera paregabea izango duela jabetzeko. Beste behin, ikusteko etapa polita izango dugu aurretik, batez ere ihesaldian murgiltzen diren txirrindularien artean egongo diren mugimendu ezberdinengatik. Ibilbidearen lehen zatian mendate bat izango dute txirrindulariek, eta normalena, bertatik ihesaldia antolatuta ateratzea izango […]

Aurre analisia:12. etapa, Lannemezan / Plateau de Beille (195 km)

Pirinioetako azken etapa, etapa erregina. Etapa benetan gogorra, ibilbide gorabeheratsua, sailkapen nagusiko txirrindularientzat eginiko etapa handia. Ihesaldia saiatuko da bere bidea egiten, eta nahiz eta bere aukerak izango dituen, normalena, sailkapen nagusiko txirrindularien artean etapa garailea izatea. Mendiko mailotaren sailkapena irabazi nahi duenarentzat ere etapa garrantzitsua izango da hau; 2º mailako mendate bat, 1º mailako […]

Aurre analisia: 11. etapa: Pau/Cauterets (188 km)

Atzoko etaparen ostean, hona hemen Pirinioetako bigarren etapa handia. Hurrengo etapa benetan etapa mendatetsua izanik eta ibilbidearen ezaugarriak ikusirik, ihesaldi batek aukera bikaina izan dezake helmugara iristeko. Hasiera hasieratik ihesaldi indartsu bat antolatzeko aukera egongo da eta txirrindulari arriskutsu bat sartu ezean, ez dugu uste SKY-k intentzio handirik izango duenik ihesaldia zapuzteko. Lehen mendate serioa, […]

Aurre analisia: 10.etapa: Tarbes/La Pierre-Saint-Martin (167km)

Lehen asteko etapa bihurri eta urduriak alde batean utzita, Pirinioetan sartzen da Tourra. Duda gabe, beste Tour ezberdin baten hasieran gaude. Hemendik eta Parisa bitartean etapa menditsuak bata bestearen atzean etorriko dira, eta nahiz eta etapa lasaixeagoak ere izango dituzten, etapa guztiek izango dute bere mamia. Sailkapen nagusiko oilarren txanda da, orain beraiena da hitza. […]

Euskaldunen aukerak

Paris-Niza eta Tirreno Adriatikoan egongo diren gure txirrindularien analisia ekarri nahi izan dizuet post honetara. Orokorrean, sailkapen nagusiaren lehian egon beharrekoak Movistar Teameko Ion Izagirre eta Beñat Intxausti izango lirateke. Bestetik, Mikel Nieveleitzarra asteazkenean hasten den Tirrenon  liderraren luxuzko gregario lanetan arituko da. “Eguzkiko lasterketa” deitzen den froga frantziarrean Izagirre anaietariko gazteena den Ionek Col d´Ézeko krono igoera bere alde du. 2013an 10. postuan bukatu zuen eta […]

10. etapa. Mulhouse > La Planche Des Belles Filles (161km). Profila eta aurre analisia

IBILBIDEA Lehen goi mendiko etapatzat jo daiteke. Izan ere, lehen mailako lau mendate igo beharko dituzte txirridulariek. Ez hori bakarrik; bigarren mailako bi mendate eta hirugarren mailako bat aurkituko dituzte ibilbidean. Hori guztia 161 kilometroetan. Kasik ez da kilometro bakar bat bera ere egongo ordekan. Ziklistak gora eta behera ariko dira etapa guztian. Azken mendateak, […]

…geroaren itxaropen (Giroaren biharamunean, II)

Artikuluaren aurreneko zatian egindako kronikaren ostean, ez dirudi ondorio baikorregirik ateratzerik dagoenik aurtengo Italiako Giroaz. Hala izanda, zergatik bigarren zati honetarako halako izenburua? Bada, nire ustetan behintzat, baikor izateko arrazoiak egon badaudelako. Eta ez gutxi gainera. Hasteko, Nairo Quintanaren nagusitasunak iazko maila berretsi egiten duelako. Eta kolonbiarrak datozen urtetarako edozertarako hautagaitza erakusten jarraitzen duelako. Lasterketaren […]