Tourreko 3. etapa klasika kutsua izango du. Belgikako mugak zeharkatuz, Huy aldapa beldurgarri eta gogorrenean amaituko da klasika deitu dezakegun etapa hau.
Antolatzaileek keinu polita egin nahi izan die Ardenetako Fleche-Walonne klasika handiari, 3. etapa klasikaren erreplika bat kontsideratu baitaiteke. Kasu honetan ere, Huy-ko tontorra erabakigarria izango da, bertan aurkitzen diren % gogorrek (1.3km, 9.6% / max. 19%) irabazlea nor izango den erakutsiko baitigu.
Faboritoez hitz egiten baldin badugu, aldapa motz eta gogorretan ondo aritzen diren txirrindulariei erreparatu beharra dago.
Continue reading “Aurre analisia: 3. etapa, Anvers / Huy (159,5 km)”

Froome, Nibali, Rui Costa edota Hornerren baimenarekin, joan den denboraldian, askoren ustez, Kolonbiako kakalardoen itzulera izan zen aipagarriena: Uran, Henao, Quintana eta Betancur nabarmendu ziren. Bada aurten, urteko lehen lasterketetako batean, Argentinako San Luiseko Tourrean, beste kolonbiar bat dabil bolo-bolo: Julian Arredondo -ondoko argazkian, Quintanari bostekoa ematen-. Ez da gutxiagorako, maldan gora bi etapa irabazi ditu eta. Ipurdia erakutsi dio tropelari 25 urteko igotzaileak.