Hauxe duzue 2024rako prestatu dugun denboraldia!

Aldaketarik ezean, 34 lehiaketa izango ditugu Tropelaren 20. denboraldi berezi honetan.

Ohi moduan, Strade Bianche Italiako klasikoarekin ekingo diogu denboraldiari, martxoaren 2an, emakumezko zein gizonezkoen lasterketekin. Hau da, kinielak presatzen otsailaren amaiera aldera hasiko gara. Dakizuen moduan atseden gutxi izango dugu martxoa eta apirilean, itzuli txikiez gain (Paris-Niza, Tirreno-Adriatikoa, Volta, Itzulia eta Romandia), udaberriko klasikoak pilatzen baitzaizkigu (aipatutako Strade Bianche, Milan-Sanremo, Flandriako Hirukoak, Paris-Roubaix eta Ardenetako Hirukoak).

Maiatzean izango dugu lehen hitzordu garrantzitsua: Italiako Giroa. Aurrez Emakumeen Vuelta eta, Giroarekin batera, Emakumeen Itzulia izango dugu euskal errepideetan.

Ekainean jada gizonezkoen Frantziako Tourrean pentsatzen izango gara, urteko lehiaketarik garrantzitsuenean. Aurretik, prestatakuntza doitze bidean, Dauphine Kriteriuma eta Suitzako Tourra izango ditugu hautagaiak nola diren ikusteko parada emango digutenak. Emakumeek ere Emakumeen Suitzako Tourra izango dute Emakumeen Giroaren aurretik gure lehiaketen artean.

Aurtengo berrikuntzetako bat uztaila bukaeran izango dugu. Lehen aldiz Tropelan Ordiziako Klasikoa izango dugu, uztailaren 25ean hain juxtu ere. Eta egun gutxiren barruan, aurten urte olinpiarra izanik, Pariseko Joku Olinpikoen garaia izango da uztaila amaiera eta abuztua hasieran.

Emakumeen Tourra abuztuan izango da, Joku Olinpikoen ondoren. Aurretik, ordea, ohiko Donostiako Klasikoa eta, beste berrikuntzetako bat, Getxoko Zirkuitoa. Biak ala biak asteburu beran izango dira, abuztuaren 10ean eta 11ean.

Egutegian aldaketarik antzemango ez duena Espainiako Vuelta izango da. Abuztuaren 17an ekingo dio aurtengoan Lisboatik abiatuta. Vueltaren amaierarekin batera, iaz lehen aldiz gehitu genuen Emakumeen Romandiako Tourra izango dugu.

Munduko Txapelketa bere ohiko datetara egingo du buelta. Horrenbestez, Vuelta eta Emakumeen Romandiako Tourraren ondoren atseden hartuta, Zurichen ospatuko den Munduko Txapelketak izango ditugu.

Esan bezala, aurtengoan ere Italian amaituko dugu denboraldia. Hori bai, beste berrikuntza bat gehitzea pentsatu dugu: Lombardiako Hirukoa. Lombardiako hiru klasiko batu ditugu denboradiari amaiera emango dion monementuari paso eman aurteik, Lombardia klasikoa hain zuzen ere.

Horrenbestez, emakumezkoen 12 lehiaketa izango ditugu eta gizonezkoenak 22. Dakizuen moduan, 5 bildumatan banatzen ditugu lehiaketa hauek guztiak: Itzuli Handiak, Itzuli Txikiak, Klasikoak, Emakumezkoak eta EH Kopa.

Espero dugu gustuko izatea aurtengo lehiaketen hautaketa. Zorte on guztioi!

2023ko lehiaketen zerrenda prest dugu! (eguneratuta)

Aldaketarik ezean, 31 lehiaketa izango ditugu Tropelaren 19. denboraldia izango den honetan. Espero dugu jada pandemia kontuak gaindituta, txirrindularitzaz lasai gozatzeko aukera izango dugula.

Strade Bianche Italiako klasikoarekin ekingo diogu denboraldiari, martxoaren 4ean, emakumezko zein gizonezkoen lasterketekin. Hau da, kinielak presatzen otsailaren amaiera aldera hasiko gara. Dakizuen moduan atseden gutxi izango dugu martxoa eta apirilean, itzuli txikiez gain (Paris-Niza, Tirreno-Adriatikoa, Volta, Itzulia eta Romandia), udaberriko klasikoak pilatzen baitzaizkigu (aipatutako Strade Bianche, Milan-Sanremo, Flandriako Hirukoak, Paris-Roubaix eta Ardenetako Hirukoak).

Maiatzean izango dugu lehen hitzordu garrantzitsua: Italiako Giroa. Aldi berean emakumeek ere lekua izango dute gurean eta Emakumeen Vuelta, Emakumeen Nafarroako Women’s Elite Classic, Emakumeen Itzulia eta Durango-Durango Emakumeen Saria izango ditugu puntuak biltzen jarraitzeko.

Ekainean jada gizonezkoen Frantziako Tourrean pentsatzen izango gara, urteko lehiaketarik garrantzitsuenean. Hare eta gehiago aurten Bilbotik abiatuko baita hiru etapa gure errepideetan jokatuko direlarik. Aurretik, prestatakuntza doitze bidean, Dauphine Kriteriuma eta Suitzako Tourra izango ditugu hautagaiak nola diren ikusteko parada emango digutenak. Emakumeek ere Emakumeen Suitzako Tourra izango dute Emakumeen Giroaren aurretik gure lehiaketen artean.

Frantziako Tourreko garailea Pariseko errepideetan izango den egun berean ekingo diote emakumeen beraien Emakumeen Tourrari uztaila amaieran. Amaitu aurreko egunean izango dugu Donostiako Klasikoa, gizonezkoena, emakumezkoena jada bertan behera utzia izan baitzen.

Aurtengo egutegiko aldaketarik nabarmenena Munduko Txapelketak abuztua hasieran jokatuko direla da. Eskozian izango dira. Adi, beraz, abuztuan puntuak biltzen jarraitu nahi duzuenok.

Abuztua erdialdean abiatuko da gizonezkoen Espainiako Vuelta ohi moduan Bartzelonatik. Aldaketarik ez kasu honetan, baina bai emakumezkoen egutegian, Vueltaren amaierarekin batera, Emakumeen Romandiako Tourra izango baitugu estreinekoz.

Hutsune bat izango dugu bi lasterkea hauek amaitzen diren egunetik urriko lehen larunbatean jokatuko den Lombardia klasiko handia iritsi artean. Ezin ba monumenturik Tropelako egutegitik kanpo utzi!

Horrenbestez, emakumezkoen 10 lehiaketa izango ditugu eta gizonezkoenak 18. Dakizuen moduan, 5 bildumatan banatzen ditugu lehiaketa hauek guztiak: Itzuli Handiak, Itzuli Txikiak, Klasikoak, Emakumezkoak eta EH Kopa.

Espero dugu gustuko izatea aurtengo lehiaketen hautaketa. Zorte on guztioi!

2021ean lehiaketa hauek izatea espero dugu

Badoaz egunak aurrera urte berrian eta konturatu ordurako lehen lehiaketak bertan izango ditugu. Ondo bidean, Martxoan ekingo diogu 17. denboraldiari, ohi moduan Strade Blanche klasiko ikusgarriarekin.

Ondorengo lehiaketa hauek dira denboraldi honetan izate espero ditugunak:


Martxoa (6)

  • Strade Bianche (🚺) 2021-03-06
  • Strade Bianche (🚹) 2021-03-06
  • Paris-Niza 2021-03-07 / 2021-03-14
  • Tirreno-Adriatikoa 2021-03-10 / 2021-03-16
  • Milan-Sanremo 2021-03-20
  • Kataluniako Volta 2021-03-22 / 2021-03-28

Apirila (8)

  • Flandriako Tourra (🚺) 2021-04-04
  • Flandriako Tourra (🚹) 2021-04-04
  • Euskal Herriko Itzulia 2021-04-05 / 2021-04-10
  • Paris-Roubaix (🚺) 2021-04-11
  • Paris-Roubaix (🚹) 2021-04-11
  • Ardenetako Hirukoa (🚺) 2021-04-18 / 2021-04-21 / 2021-04-25
  • Ardenetako Hirukoa (🚹) 2021-04-18 / 2021-04-21 / 2021-04-25
  • Romandiako Tourra 2021-04-27 / 2021-05-02

Maiatza (2)

  • Italiako Giroa 2021-05-08 / 2021-05-30
  • Itzulia Women 2021-05-14 / 2021-05-16
  • Vuelta a Burgos Féminas 2021-05-20 / 2021-05-23

Ekaina (3)

  • Dauphine Kriteriuma 2021-05-30 / 2021-06-06
  • Suitzako Tourra 2021-06-06 / 2021-06-13
  • La Course 2021-06-27

Uztaila (5)

  • Frantziako Tourra 2021-06-26 / 2021-07-18
  • Giro Rosa 2021-07-02 / 2021-07-11
  • Donostiako Klasikoa (🚺) 2021-07-31
  • Donostiako Klasikoa (🚹) 2021-07-31
  • Tokio 2020 errepidekoa (🚹) 2021-07-24 eta 2021-07-28
  • Tokio 2020 errepidekoa (🚺) 2021-07-25 eta 2021-07-28

Abuztua (1)

  • Espainiako Vuelta 2021-08-14 / 2021-09-05

Iraila (2)

  • Munduko Txapelketak (🚺) 2021-09-19 / 2021-09-26
  • Munduko Txapelketak (🚹) 2021-09-20 / 2021-09-25

Urria (1)

  • Lombardia 2021-10-09

Guztira, emakumezko zein gizonezkoenak batuta, 28 lehiaketa izango lirateke 2021erako aurreikusten ditugunak.

Jabetuko zineten moduan, Itzulia Women gehitua genuen gure zerrendan baina atzo bertan Julian Eraso OCETAko presidentearen esanak bildu ditu Diario Vasco egunkariak, non Itzulia Women estreinatuko ez dela ziurtatu duen. Ez hori bakarrik, Itzulia bera ere kolokan jarri du Jaurlaritzatik iaz moduan pandemia kontrolpean izateko neurri zorrotzak izango balira.

Pena, horrenbestez Itzulia Women ez dela jokatuko ikusita, batez ere antolakuntzak haren berri orain 5 hilabete eskas inguru eman ondoren baitator, uztaila amaieran hain zuzen ere. Gogoratu lasterketa hau emakumezkoen Donostiako Klasikoa ordezkatzera zetorrela, beraz, 2021ean bederen, OCETAren eskutik ez da emakumezkoen lasterketarik izango.

Edonola ere emakumezkoen lasterketen aldeko apustua Tropelatik sendoa da ikusten duzuen moduan. Hori dela eta, Vuelta a Burgos Féminas gehituko dugu egutegi itxuroso bat osatuz.

Oraindik ez dugu guztiz finkatu egutegia pandemiak eraginda aldaketak izan baitaitezke. Horretaz gain, zuen iradokizunak ere gustura hartuko ditugu, beraz, eskura dituzuen komunikatzeko bideak erabilita jo dezakezue gugana: post honen ondoren iruzkinak jarrita, sare sozialen bidez, Telegrameko kanalaren bidez nahiz email bidez.

Denboraldi egokituari ekiteko prest!

Eguneratua 2020/05/25: La Course eta emakunezkoen Paris-Roubaix Tropelan izango dira ondo bidean.

Pandemiaren eragina arlo guztietan nabaritu dugu, baita ondo dakizuen moduan Tropelan bertan ere. Denboraldi hasieran lasterketak bertan behera utzi zituzten, Paris-Nizaren amaieran ere eragin zuelarik.

Orain aste batzuk UCIk lasterketen egutegi berria kaleratu zuen. Bertan abuztuaren 1ean berrekingo zaiela lasterketei adierazten da. Strade Biancheren bi lasterketak jokatuko lirateke egun horretan, emakumezko zein gizonezkoenak. Azkena, aldiz, Espainiako Vueltaren azken etapak izango lirateke, azaroaren 8an amaitzea aurreikusten baita. Hiru hilabete baino zertxobait gehiagotan ospatuko lirateke, horrenbestez, denboraldi honetan gure egutegiko lehiaketak, falta diren 18 lehiaketak eta aurten gehitzea erabaki dugun emakumezkoen Paris-Roubaix klasikoa.

Aurten jokatuko ez direnak Itzulia, Donostiako Klasikoak – emakumezko zein gizonezko -, Volta, Romandiako Tourra, Suitzako Itzulia eta hurrengo urtera atzeratu diren Olinpiar Jokoak.

Egutegi honek aurrera egiten badu bederen, uztailaren 24ean irekiko genuke Strade Biancheko kinielak egiteko epea. Gogoratu orain artekoak ezabatu egingo ditugula eta berria egin beharko dugula. Izan ere, parte-hartzaile eta taldeak desberdinak izan daitezkeenez, multzoen antolaketa berria egin beharko ditugu.

Edozein aldaketa edo berri gure Telegrameko kanalean, Twitterren nahiz Facebooken aurkituko duzu.

Ea ba urtearen bigarren zatian txirrindularitzaz gozatzeko aukera izaten dugun!

#386 Tropela.eus podcastak: 2020ko denboraldia badator!

2020ko denboraldia hasi da, baina benetako denboraldia Tropelan otsailaren 28an abiatuko da, orduan irekiko baitira lehen kinielak egiteko epea. Strade Bianchetik hasi eta Lombardiara, martxotik urrira, 27 lehiaketaz osatutako egutegia izango du aurtengo denboraldiak.

Txirrindulariek ekin diote denboraldiari Australian abiatuta, eta bai Tropelaren egutegia, bai denboraldi hastapena, zein talde berrien inguruan, Imanol Llucia (@imanolllucia), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast berri honetan.