#365 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 2. etapa

Quintanak (MOV) irabazi du Vueltako 2. etapa

Benidorm eta Calpe artean jokatu da gaurko Espainiako Vueltako 2. etapa eta faboritoak izan dira protagonista. Puig Llorencako igoera erabakigarria izan da indartsuenak aurreratzeko eta jaitsieran Mikel Nieve (MTS), Aru (UAD), Uran (EF1), Roche (SUN), Roglic (TJV) eta Quintanaz (MOV) osatutako seikoteak egin du aurrera. Azken kilometroetan Quintana bera izan da erasoa jo eta etapa garaipena lortu duena. Gorriz, aldiz, Roche jarri da. Pena izan da baina Mikel Nievek ezin izan du etaparen lehian aritu biribilgune batean ia erori baita.

Hau eta gehiago kontatzen dizue Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

Aste batetik hirura bitartekoa

Gaitasunak eta zailtasunak. Galerak eta biziberritzeak. Horrelakoa ere omen da txirrindularitza. Oraindik ez dugu ahaztu Italiako Giroan gertaturikoa. Hiru asteko itzuli batek duen exijentzia maila ezin da astebetekoekin alderatu, logikoa dirudienez.

Simon Yates da desorekaren azken biktima. Thibaut Pinot eta Fabio Aru ere zaku berean sartu ahal diren arren, Ingalaterrako ziklista txikiari eta bere taldeari gertatutakoa da esanguratsuena. Lehen bi asteetako indarraldiak bukaera izan zuen hirugarrenean. Hustu egin zen Yates, aurretik Esteban Chaves taldekideari gertatu antzera. Mikel Nievek orekatu ahal izan zuen galera.

Chris Froome da orekaren borreroa. Israelen lurrera erori, patrikak ustez bete eta ezertarako gai ez zela izango espero zenean erakustaldia eman zuen. Suspertze harrigarria izan zen askorentzat, gaitasunaz harago nolakotasunarekin txundituta. 80 kilometro faltan jotako eraso hark jota utzi zituen tropeleko hainbat kide, ikus-entzule eta zaleak. Continue reading “Aste batetik hirura bitartekoa”

#252 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 16. etapa

2018ko Giroko 16. etapan jokatu zen edizio honetako erlojupeko luzea. Bertan Dennisek (BMC) lortu du garaipena eta Yatesek (MTS) maillot arrosa mantentzeko moduko saioa burutu du. Sorpresa nagusia Aruren (UAD) denbora izan da. Guztia Iban Perezek (@piban) kontatzen digu mini podcast honetan.

#245 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 9. etapa

Mini podcast honetan Iban Perezek (@piban) Giro honetako bigarren atseden egunaren aurreko etapak emandakoa kontatzen digu. Hau izan da hautagai nagusien lehen test garrantzitsua eta bertan Simon Yates (MTS) gailendu. Galtzailerik nagusienak, berriz, Froome (SKY) eta Aru (UAE) izan dira.

#229 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 18. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 18. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola gaurkoan ihesaldiak behar besteko abantaila lortu duela kontatzen digu etapa garaipena lortzeko. Armée (LTS) izan da nagusi etapa garaipenaren lehian, baina faboritoen artean izan da mugimenduak. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.