Hitz eman genizuen moduan, amaitu berri dugu kamiseta eta Tropelaren bidoi berrien zozketa. Gogoratu zozketa hau Tropelaren 10. urteurrena ospatzeko izan direla.
Atzo izango balitz bezala dugu gogoan proiektu honi ekin genion eguna. 2005eko Frantziako Tourra bizi izan genuen Tropelarekin lehen aldiz. Gaur egun, ordea, nekez pentsa dezakegu Frantziako Tourra Tropelarik gabe, ezta?
Bi izan ziren 2005ean antolatutako ekitaldiak; egun 21 dira antolatzen ditugun lehiaketak. Parte hartzaileei dagokionez ere goraka doa tropelaren tamaina, goraka txirrindularitza Tropelarekin bizi nahi dutenen kopurua.
Tropela bere hastapenetatik ezagutu duzuenok webguneak izan duen garapena ere gogoan izango duzue. Badu egungo Tropelak 2005koaren antza, baina zalantzarik gabe oso desberdina da. Teknologia berriek eskatzen dutenaren egokitzapenetara moldatzen saiatzearen ondorio, nahiz eta askotan nahi bezainbeste aurrera egin ez.
Berrikuntzak izan dira eta berrikuntza berriak ere etorriko dira. Espero dezagun guztion gustukoak izatea!!
HAU OSPATU BEHARRA DAGO!!
10. urteurren hau ospatzeko, bi lehiaketa antolatzea erabaki dugu. Ondo irakurri!
Lehen zozketa sare sozialetan eta blogean bertan egingo duguna da. Zoriontzeko mezuak bidaltzen dizkiguzuen artean Tropelaren 10 kamiseta zozketatuko ditugu. Horretarako ondorengo bide hauek erabil ditzakezue:
– Twitter: #tropela10urte traola erabiltzen duten zorion mezuak norberaren Tropelako erabiltzaile izena gehituz
– Facebook eta Google+: gure orman zorion mezuak gehituz, Tropelako erabiltzaile izenarekin batera
– Blogean: post honen ondoren zuen mezuak txertatuz, Tropelako erabiltzaile izenarekin batera
Zozketa hau igande gauean burutuko dugu, beraz, parte hartzeko epea igande honetan arratsaldeko 18:00etan itxiko dugu, Flandriako Tourra amaitu ondoren. Zozketan honetan Tropelako erabiltzaile guztiek parte hartu ahalko dute.
Bigarren zozketaLuxuzko Gregarioei zuzendua izango da. Luxuzko Gregarieon 10 bidoi ditugu, nola ez, Luxuzko Gregario zareten guztion artean zozketatzeko. Zozketa hau ere igande gauean egingo dugu kamiseten zozketarekin batera, beraz, oraindik Luxuzko Gregario ez bazara bihurtu zaitez igandea baino lehenago zozketan parte hartzeko!!
Ez dakit ze probabilitate dagoen hautagai nagusirik gabe geratzeko, baina aurtengo Tourrean hala geratu gara Tropelan behintzat. Marka da gero!!
Froome 4. eta 5. etapetan erori zen, behin baino gehiagotan lasterketa utzi zuen arte. Behin azterketa eginda jakin genuen eskumuturretako hezur bat baino gehiago hautsiak zituela. Nola jarraitu ba horrela? Etsipenak jota, autoan sartu eta etxera joan besterik ezin egin. Antzera jazo zaio gaur Contadorri. Helmugatik 90 kilometro inguru faltan, maldan behera eroriko larri bat izan, eta saiatu den arren, lasterketa utzi behar izan du. Ze erremedioa: tibia hautsita beste 18 kilometro egitea ere galanda da gero! Continue reading “Tropela hautagai nagusirik gabe”
2005ean Tropela.net proiektua martxan jarri genuenean euskara, txirrindularitza eta teknologia berriak ardatz hartuta abiatu ginen. Bide guzti honetan euskarari lehentasuna eman diogu eta ematen jarraitzen dugu, hizkuntza berriak gehitzen joan bagara ere. Continue reading “Hizkuntza gutxituak sarean gehitzen!!”
Gaur betetzen ditu Tropelak urtea, 9 hain zuzen ere. Bai, 10. denboraldia da aurtengoa baina bete ditugun urteak 9 dira. Baina hala ere ez al dira asko?
Pentsa zein lanpetuta gabiltzan post hau idazteko ere astirik hartu ezinda ibili garela. Baina ezin dugu gaur bezalako egun garrantzitsu bat, guretzat bederen, aipatu gabe aurrera egin.