2010eko Munduko Txapelketa Australian izan genuen, Geelong-en. Lehen aldia izan da, eta gaur egunean txirrindularitzak jasaten duen globalizazioaren adibide garbia izan dugu. Contadorren ustezko positiboak eta Irungo azpizuna notiziak izan genituen Munduko Txapelketa erdian, eta nola hala, lasterketak berak baino garrantzi handiagoa lortu zuen zenbait komunikabidetan.
Hala ere, gu lasterketaren analisian buru-belarri sartuko gara. 2009ko urtean Mendrision bezala, Cancellara suitzarra zen Geelong herrian jokatu ziren Munduko Txapelketan bi lasterketak irabazteko faborito bakarra. Izan ere, urtero bezala, bera zen hautagai nagusi eta bakarra erlojupeko txapelketa irabazteko. Eta ez zuen hutsik egin. Ez zen sorpresarik izan. Errez irabazi zuen, inongo zalantzarik utzi gabe, eta bere laugarren txapelketa lortu zuen lasterketa honetan. Millar britainiarra eta Martin alemaniarrak lagundu zioten podiumean, biak minututik gorako aldearekin. 2010a urte borobila izan da suitzarrarentzat, apirilean iparraldeko bi monumentuak irabazi ostean (eta nola irabazi gainera) urtea ezin hobeto bukatu zuen. Velo d’Or saria jaso du ordainetan, urteko txirrindulari onenaren errekonozimendua alegia. Hor geratuko ziren hala ere honen garaipen bikoitzeko ahaleginak, izan ere, eliteko lasterketa nagusian garaipenetik oso urruti geratu zen. Continue reading “2010ari errepasoa (XVII): Hushovd, Cancellara eta gazteen dizdira”